Afrikaans
Afrikaansa | |
---|---|
Afrikaans | |
![]() Afrikaans hiztunen ehunekoa, Hegoafrikako probintzia bakoitzean. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Hegoafrika, Namibia, Botswana, Lesotho eta Swazilandia |
Hiztunak | 16 milioitik gora |
Rankinga | 100 |
Ofizialtasuna | Hegoafrika |
Eskualdea | Hegoaldeko Afrika |
Araugilea | Die Taalkommissie (Hegoafrikako Zientzia eta Arte Akademiaren Hizkuntza Batzordea) |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua, SOV hizkuntza, V2 hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 |
af |
ISO 639-2 |
afr |
ISO 639-3 |
afr |
Ethnologue |
afr |
Glottolog |
afri1274 |
Wikipedia |
af |
Afrikaansa[1] germaniar hizkuntza bat da, nederlandera jatorritzat duen hizkuntza hain zuzen, Hegoafrika eta Namibian hitz egiten da gehien bat. Hizkuntza hau, kolono herbeheretarrek Lurmutur kolonian hitz egiten zuten hizkuntzaren eboluzio bat da, eta denboraren poderioz, bere berezitasunak hartzen joan da, literatura propioa sortuz XX. mendean.
Botswana, Lesotho, Swazilandia, Zimbawe eta Zambian ere hitz egiten da, Erresuma Batuan 300.000 hiztun inguru daude.
Geografiari dagokionez, afrikaansa Hegoafrikako mendebaldeko herenean gehien erabiltzen den hizkuntza da (Ipar Lurmutur probintzian populazioaren % 69ren lehen hizkuntza da, Mendebaldeko Lurmuturrekoan % 58rena). Mugaz beste aldera, Namibiako hegoaldeko Hardap eta Karas probintzietan ere gauza bera gertatzen da, % 44 eta % 40, hurrenez hurren.
Afrikaans izena afrikar hitzaz euskaratu daiteke, eta hizkuntza hori hitz egiten duten bi komunitate daude:
1) Afrikanerrak, afrikan bizi diren europearren ondorengoak eta arraza zurikoak.
2) Hegoafrikan, europar eta afrikarren nahasketen ondorioz sortu ziren mestizoak: gehienbat Lurmutur Hirian bizi dira eta mendeen poderioz nahasketa bizia izan dute (batzuek Asiatiko arbasoak dituzte halaber). Kultura berezia sortu dute eta hizkuntza nagusia afrikaansa dute.
Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afrikaansaren barnean, dialekto hauek bereizten dira:
- Lurmutur Hiriaren mendebaldekoa
- Lurmutur Hiriaren ekialdekoa
- Orange ibaikoa
Ortografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Afrikaans idatziak, nederlandera idazkerarekin alderatuta, eredu fonetikoagoa eta sinpleagoa erakusten du, hainbat kontsonante kendu baitira. Beste ezaugarri esanguratsu batzuk hauek dira: artikulu zehaztugabea " 'n " da afrikaansez (nederlanderaz, "een"); 'z' erabili beharrean, 's' idazten da; eta nederlanderazko 'ij' afrikaansez 'y' da.
AFRIKAANSA | NEDERLANDERA | ALEMANA | INGELESA | EUSKARA |
aksie | actie | Aktion | action | ekintza |
baba | baby | Baby | baby | jaioberri |
bed | bed | Bett | bed | ohe |
boek | boek | Buch | book | liburu |
broer | broer | Bruder | brother | anaia / neba |
dogter | dochter | Tochter | daughter | alaba |
eet | eten | essen | eat | jan |
en | en | und | and | eta |
kat | kat | Katze | cat | katu |
lughawe | luchthaven | Flughafen | airport | aireportu |
maak | maken | machen | make | egin |
my | mijn | mein | my | nire |
oop | open | offen | open | ireki |
skool | school | Schule | school | eskola |
vyf | vijf | fünf | five | bost |
vir | voor | für | for | Norentzat adierazteko preposizioa |
wat | wat | was | what | zer |
Esaldi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hallo! Hoe gaan dit? [ɦaləu ɦu xaˑn dət] Kaixo! Zer moduz?
- Baie goed, dankie. [bajə xuˑt danki] Oso ondo, eskerrik asko.
- Praat jy Afrikaans? [prɑˑt jəi afrikɑˑns] Afrikaansez badakizu?
- Praat jy Engels? [prɑˑt jəi ɛŋəls] Ingelesez badakizu?
- Ja. [jɑˑ] Bai.
- Nee. [neˑə] Ez.
- 'n Bietjie. [ə biki] Pixka bat.
- Wat is jou naam? [vat əs jəu nɑˑm] Nola duzu izena?
- Die kinders praat Afrikaans [di kənərs prɑˑt afrikɑˑns] Umeek afrikaansez badakite.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Ingelesez) Afrikaansa ikasteko orria
- (Ingelesez) Afrikaansaren adibidea Hizkuntzen Museoan
|