Afrodita Piscisekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrodita Piscisekoa
Argitalpena
SortzaileaMasami Kurumada
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HerrialdeaSuedia
Sexuagizonezkoa
Jardueragudaria
Bestelakoak
EtsaiakGod Warriors (en) Itzuli

Afrodita Piscisekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. XX. mendean Pisciseko urrezko zalduna da. Zaldunik ederrentzat hartua da. Ezkerreko begipean orban bat du. Shura Capricornusekoa eta Death Mask Cancrikoarekin batera, garaiko patriarka benetan nor den dakienetako bat da, baina, hala ere, bat dator indartsuena izan behar dela agindu behar duena dioen ideiarekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko istorioaren aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shun Andromedakoaren entrenamendu lekua izan zen Andromeda uhartea suntsitzera bidali zuen patriarkar, lan hori, azkenean, ezkutuan, Milo Scorpiusekoak amaitu zuen arren.

Hamabi Etxeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pisciseko urrezko zaldun bezala, sagaren amaieran agertzen da, eta Shun Andromedakoa eta Seiya Pegasokoa agertzen zaizkio aurrean, Aquariuseko tenpluan Hyôga Beltxargakoa honen irakaslea den Camus Akuariokoaren aurka borrokatzen utzi ondoren. Seiya ondotik pasatzen zaio, tenpluaren irteeran Afroditaren Deabruzko Errege Arrosa zelai bat topatuko duela jakin gabe. Shun geratzen da azken urrezko zaldunaren aurka borrokatzeko. Deabruzko Errege Arrosekin eta Piraña Arrosekin erasotzen du Andromedako zalduna, baina honek bere burua bere katearekin babesten du, kolore beltzeko Piraña Arrosekin katea desegina geratzen den arte. Azkenik, Afroditak bere azken arrosa jaurtitzen dio Shuni, Arrosa Odoltsua, kolore zurikoa eta aurkaria, behin honi odol guztia xurgatu ondoren hiltzen duena. Eraso honen aurrean Shunek Laino Ekaitzarekin erasotzen du Pisciseko urrezko zalduna eta honek hilda amaitzen du.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Deabruzko Errege Arrosa: Kolore gorriko arrosak dira. Honek eragindako heriotza motela da. Seiyak arrosa hauen pozoia arnastu behar izan zuen Pisciseko tenplutik patriarkaren tenpluranzko bidean.
  • Piraña Arrosa: Kolore beltzeko arrosak dira. Honek eragindako heriotza Deabruzko Errege Arrosek eragindakoa baino azkarragoa da, bapatekoa.
  • Arrosa Odoltsua: Zuri koloreko arrosa da. Afroditak bakarra jaurtitzen du. Aurkariaren gorputzean sartzen denean, honen odol guztia xurgatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]