Agaricus abruptibulbus
Agaricus essettei | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus essettei Bon, 1983 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus abruptibulbus edo Agaricus essettei Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1]
Almendra mingotsen usain susmagarria izan arren, jateko ona da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 6 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran oboidea edo kanpai itxurakoa, gero laua titi txiki batekin, zuria, hori ilunez zikintzen da ukitzean edo igurztean.
Orriak: Estu, oinetik urrun, hasieran zurbilak, zahartzean arrosa-grisaxkak. Ertza esterila eta zurbila.
Hanka: Luzea, zilindrikoa edo oinarrirantz lodituta, erraboil baztertu oso garatu batean amaitzen da. Eraztun zuri eta mehe bat du, oso goian, leuna goi aldetik, eta azpitik gurdien gurpilaren forman, hortzekin.
Haragia: Mehea, zuria kapelan, zerbait arrosa kolorekoa oinarena, batez ere erraboilean. Almendren usain arinekoa.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, Perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Abruptibulbus epitetoa berriz latinetik dator, "abruptus" hitzetik, hautsia, arraildura esan nahi du. Oinean erraboil baztertua edo ia baztertua duelako.
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jangarri ona batzuentzat, beste batzuk uko egiten dioten arren.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Agaricus silvicola delakoarekin eta Agaricus xanthoderma espeziarekin, lehenengoak anis usain handia du, eta bigarrena fenol usainarekin, gainera apur bat toxikoa da.
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean pinudietan ateratzen da. Batzuetan, lurrean eroritako pinu-lumek ia estalita.[4]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe. - ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 334 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 177 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 197 or. ISBN 84-505-1806-7..