Agaricus arvensis var. exquisitus
| Agaricus arvensis var. exquisitus | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Agaricales |
| Familia | Agaricaceae |
| Generoa | Agaricus |
| Espeziea | Agaricus arvensis |
| Barietatea | Agaricus arvensis var. exquisitus Hussey, 1847 |
Agaricus arvensis var. exquisitus Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa. Oboidea, goialdean lautua, gero zabaldua eta lautua, distiratsua, zuria, askotan sufre kolorea hartzen du eta presio txikienarekin horiz zikintzen da. Biluzik, lodi samarra.
Orriak: Estu, meharrak, luzaroan zurbilak, gero pixka bat arrosakarak, eta azkenean arre-beltzaxka kolorekoak.
Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 2 cm bitarteko diametrokoa. Normalean zuria, baina batzuetan horiz zikindua. Azpizilindrikoa, baina pixka bat loditua, oinarrian erraboilarekin. Eraztuna haragitsu samarra eta behealdean bikoitza, ia horzdun gurpil bat bezala marraztua, flokoso-zetaduna.
Haragia: Zuria edo horixka, batez ere oinean. Anisaren usain atseginarekin.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen “agarikón” hitzetik. Arvensis epitetoa berriz latinetik dator, landako esan nahi duen “arvensis” hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikaina.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agaricus arvensis taldekoekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzetik urrira. Bizpahiru aleko talde txikietan koniferoen basoetako soilguneetan, belardietan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 171 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Autoritate kontrola |
|
|---|
Datuak: Q129578659
| Agaricus |
| ||||
|---|---|---|---|---|---|
| Flavoagaricus | |||||
| Minores |
| ||||
| Minoriopsis | |||||