Agaricus urinascens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agaricus macrosporus» orritik birbideratua)
Agaricus urinascens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus urinascens
Singer, 1951
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel erdi-esferikoa
 
himenioa askea da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora purpura-marroiak dauzka
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Agaricus macrosporus edo Agaricus urinascens Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Jangarri ona, ale gazteak hobeak, prestaketa anitzak. Tamaina izugarriak har ditzake, eta itxura trinkoa, eraztun sendoa eta oin motza ditu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: Globo itxurakoa, 8 eta 15 cm arteko diametrokoa bola egoeran, gero ganbila eta amaieran zabaldua, egoera honetan 40 cm-ko diametrora irits daiteke. Zuri distiratsua, horiz zikintzen da ukitzean. Eguraldi lehorrean, azala ezkata handietan zatitzen da, okre samarreko kolorea hartuz.

Orriak: Estu, zurixkak luzaroan, gero arrosak, marroi ilunak edo beltzak.

Hanka: Lodia, 3 - 10 x 2,5 - 3,5 cm-koa, zuria, ezkataduna, fusiformea edo sustraia bezalakoa du, batzuetan barrua hutsik, eraztuna zuria, mehea, kanpotik koskaduna.

Haragia: Lodia eta irmoa, zuria, oinean ebakitzean zerbait gorritu egiten da. Anis usain iheskorrekoa, azala igurtztean, almendra mingotsen usain garbia dario.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Macrosporus epitetoa latinetik dator, handia esan nahi duen "makros" hitzetik eta "spora" hitzetik, hazia esan nahi du. Bere espora handiengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agaricus arvensis delakoarekin nahas daiteke, garai berean eta leku berdinetan ateratzen da, baina hau txikiagoa da eta kapela leuna du, ez da gorritzen eta mikroskopikoki oso desberdina da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberrian agertzen da, baita udazkenean ere, 500 eta 1000 metro arteko altueran, larreetan, batzuetan zirkulu handiak osatuz.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 336 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 314 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 71 or. ISBN 84-282-540-X (T.2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 333, or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Agaricus urinascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]