Agerraldi (antzerkia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agerraldia ekintza-unitate txikiena da antzezlan batean.

Agerraldi antzerki munduan obraren ekitaldiko bakoitzeko zatiei esaten zaie. Hitz sinonimoa Eszena da.[1] Zuberoan egiten diren pastoraletan Jelkaldi izena du.[2] Agerraldia ekintza-unitate bat da, unitate txikiena. Beraz, antzezlakak agerraldiez antolatzen dira. Agerraldi gainetik ekintza dago.

Agerraldi mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeko agerraldia oso ohikoa da bai zarzuelan baita ere operan.

Mota asko bereizi egiten dira. Hona hemen batzuk:

Agerraldi komiko, tragiko eta satirikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Greziaren antzerkian horiek ziren eszenatokian margotzen ziren hiru ereduak:

  • Komikoa: etxeak, leihoak, begiratokiak, lorategiak, plazak e.a. margotzen ziren.
  • Satirikoa: leizeak, txabolak, basoak, mendiko paisaiak... Satirikoan margoek arkitekturaren elementu klasikoak erakusten ziren (zutabeak, estatuak, erlaitzak).[3]

Agerraldi frantsesa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agerraldi baten mugak modu besberdinez azal daiteke: argiak piztuz eta itzaliz, dekorazio aldatuz... Agerraldi frantsearen kasuan muga horiek taula gainean dauden pertsonen arabera azaltzen dira: pertsonaia berri bat sartzen denean edo ateratzen denean, automatikoki agerraldia aldatu da.[4]

Ezinbesteko agerraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezinbesteko agerraldiak publikoak ondo ezagutzen dituen agerraldiak dira eta, sarritan, horien esperoan egoten dira. Agerraldi klasikoak dira, nolabait esateko. Adibidez:

Agerraldi partekatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonista nagusi bat baino gehiago taula gainean aritzen ari dena. Ez dago protagonista bakarra agerraldi horretan.

Taldeko agerraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taula gainean pertsonaia multzo bat agertzen da. Ohikoa da opera eta zarzuela amaieran.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=agerraldi
  2. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2019/uztaila/aldaketak.pdf
  3. a b Gómez García, Manuel (1998). Diccionario Akal de Teatro. Akal. ISBN 9788446008279.
  4. George, Kathleen (1994): Playwriting: The First Workshop, Focal Press, ISBN 978-0-240-80190-2, 154 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]