Agerre (Oñati)
- Artikulu hau Araozko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agerre (argipena)».
| Agerre | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Araotz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°59′48″N 2°27′36″W / 42.99655902°N 2.45993904°W |
Agerre Oñatiko baserri-auzoa da, Araotz haranean kokatua, eta Araozko auzo ere kontsideratu daitekeena.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elizondo eta Aizkorbetik gora dagoen auzunea da, Santa Krutzeko baselizaren bidean. Hiru etxek osatzen dute multzoa, Agarre etxea, Agirregoikoa eta Agirrebekoa baserriak. Agarre/Agerre/Agirre formen dantza argitugabea igartzen da toponimian, Euskaltzaindiak ez duelarik 2021 bitartean auzoaren izena arautu[1].
Lope de Agirreren jatorria Araotzen kokatzen duten istorio erdi-mitikoen artean, auzo honetakoa zela diote batzuek (izenagatik), baina beste batzuk Zubia auzoan kokatzen dute konkistadorearen jaiolekua, han badelako Zubia Lopena izeneko baserri bat[2].
Bada auzoko seme Frantzisko Antonio Elortza Agirre jenerala, 19. mendeko militar espainol ospetsu bat, Agarre etxean jaioa[3].

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Agerre - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-06).
- ↑ Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (kontsulta data: 2021-08-06).
- ↑ «Uraren bidea - Gipuzkoa Natura» Gipuzkoa Natura (kontsulta data: 2021-08-06).[Betiko hautsitako esteka]
