Aginaga (Arriasgoiti)
- Artikulu hau Lizoainibarko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aginaga».
Aginaga | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Lizoainibar-Arriasgoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Señorío de Aguinaga/Aginagako Jaurerria |
Posta kodea | 31484 |
Herritarra | aginagar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′02″N 1°28′42″W / 42.85056°N 1.47833°W42°51′02″N 1°28′42″W / 42.85056°N 1.47833°W |
Garaiera | 754 metro |
Distantzia | 31,0 km (Iruñetik) |
Demografia |
Aginaga[1][a] (ofizialki: Aginagako Jaurerria)[b] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
1940an jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak aginagarrak ziren.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aginaga toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Aguinaga (1268)
- Aguynaga (1366)
- Aguinaga (1534)
- Aguinaga (1800)
- Aginaga (1974)
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1366an jendez hustu zen, eta Galdurozko bizilagunei pasatu zitzaien. Koroaren mendekoa izan behar zuen, baina XV. mendean Martin Gil Erredingoa beaumontarren jaurerrira pasatu zen. 1534an itzuli zioten Gurpide familiari. 1646an basoberritu egin zen eta hiru su zituen. Jaurerritzat jotzen den arren, errealengoen jarraibideen arabera administratzen zen. Ibarrak izendatutako diputatu batek eta bere herritarren artean hautatutako erregidore batek gobernatzen zuten. 1852 (17 biztanle), 1887 (10 biztanle) eta 1930 (14 biztanle) urteetako biztanleria-izendegietan baino ez da ageri.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- San Antonio baseliza, Erdi Aroko kristiau eliza eta gaur egun baseliza.
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ /aɣ̞ináɣ̞a/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban - ↑ /aɣ̞ináɣ̞akò jauɾéri.à/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Aginagako Jaurerria (-a) - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|