Aginaga (Usurbil)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Usurbilgo auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aginaga».
Aginaga
Gipuzkoa, Euskal Herria

Oria eta Aginaga.JPG

Oria ibaia eta Aginaga.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Herria Usurbil
Koordenatuak 43° 16′ 21″ N, 2° 04′ 27″ W / 43.2725°N,2.07416667°W / 43.2725; -2.07416667Koordenatuak: 43° 16′ 21″ N, 2° 04′ 27″ W / 43.2725°N,2.07416667°W / 43.2725; -2.07416667
Aginaga hemen kokatua: Euskal Herria
Aginaga
Aginaga
Aginaga hemen kokatua: Gipuzkoa
Aginaga
Aginaga
Demografia
Biztanleria 455

Aginaga Usurbilgo auzoa da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 455 pertsona bizi ziren bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aginagak ere antzinako instituzio propioa izan zuen, komunitatea izan zen. Maiztergoan utzitako etxe eta lurrak zaintzeaz gainera, aginagatarrek Irisasi mendian dituzten eskubideak defendatuko dituzte nagusi desberdinen aurrean auzi luze eta korapilotsuetan. Epaitegiak eskubide horiek gordetzearen alde agertu dira beti. Komunitatean Urdaiagako baserri askok ere parte hartzen dute. Hortik azaldu beharko litzateke, beharbada, bi auzo horiek betidanik izan duten senidetasunezko harremanak.

Donostiari 1.180an emandako foruetan Aginaga ere barruan sartzen da. Usurbil sortu eta, Zubieta eta Urdaiaga baino lehenago integratu zen bertara, baina administrazio independenteari eutsi zion denbora batez. Erabat parroki independentea du, hilerri eta guzti. Liskar franko izan zituen aurrena kalezartarrekin eta, ondoren, Kaleberriarrekin udal kudeaketa zela medio. Gaurko egunean ere, itzali gabeko sentimendu hori suma daiteke aginagarren artean.

Garai batean Mapilen erregearen ontziolak kokatu ziren, Irisasiko egurrez eginiko itsasontziez erregearen armada hornitzeko. Badira Kolonek ameriketara eramandako Santa Maria ere bertan egina zela diotenak, “Maria Galanta” omen zeritzan. Espainiako errege Felipe IVak bere alaba Luis XIV Frantziako erregearekin ezkontzera ekartzen duenean, Bidasoan gondola baten aginean emango dio alaba errege frantziarrari. Gondola oso dotorea da eta adornu bitxiez horniturik doa, eta Mapilen egina omen da.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aginagako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
461 466 492 500 503 500 493 453 455


Geografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aginaga (Usurbil)