Edukira joan

Aginaga (trainerua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txitxardin Zale
HerriaEuskal Herria Aginaga (Usurbil), Gipuzkoa
Palmaresa2 Kontxako Bandera

Aginaga (elkartearen izena Txitxardin Zale) 1957 eta 1960 urteetan Kontxako Bandera irabazi zuen trainerua izan zen[1]. Aginaga (Usurbil) herrian osatu zen eta herriaren izenaz ageri da Kontxako palmaresean.

"Txitxardin" esaten zaio angulari Aginagan, hortik elkartearen izena[2].

1956an Aginagak trainerua atera zuen Kontxako Banderan eta hirugarren egin zuen San Juan eta Orioren atzetik. Ramon Arreseigor "Trabuko" izan zen patroia. 1957an ere sanjuandarren eta oriotarren arteko lehia espero zen, baina mirotzek ez zuten trainerurik aurkeztu. Batzuek diote galtzeko beldurragatik izan zela, besteek diote Aginagako arraunlariak beti izan direla Orioko traineruan eta hauentzako omenaldi gisa atera zela Aginaga izeneko trainerua. Edozelan ere, Aginagaren traineruan hiru arraunlari baino ez ziren herrikoak, gainontzeko gehienak oriotarrak ziren.

1960 urtean berriz errepikatu zuten formula arrakastatsua, oraingoan Claudio Etxeberria "Gorria"-k gidatu zuen trainerua[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) angelobregonsierra. (2014-08-18). «Batista Oliden» LA BANCADA DEL REMO (kontsulta data: 2024-05-19).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «txitxardin» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2024-05-19).
  3. (Frantsesez) «ECHEVERRIA OLIDEN, Claudio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2024-05-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]