Edukira joan

Agintariena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agintariena
Jatorria
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daDantzari-dantza

Agintariena (edo Ikurrin dantza) Durangaldeko dantza da, txistu eta danbolinaren doinuak jarraituz egiten da. Herriko eta auzo edo kofradietako jaietan zortzi lagunek egiten dituzte dantzok, txistulariak lagunduta.[1][2]

Dantzari-dantza dantza sortako hasierako sarrera da. Hasierako Agintarienaz gain hauek dira beste zortzi atalak:

  1. Txelu Etxebarria: dantzari, txistulari eta idazle.
    Zortzinangoa
  2. Ezpata joko txikia
  3. Banangoa
  4. Binangoa
  5. Ezpata joko handia
  6. Launangoa
  7. Makil jokoa (edo Makil dantza)
  8. Txotxongiloa (edo Txakarrenkoa).

Dantza honen sorrerari ezin zaio data zehatz bat ezarri.[3] Durangaldeko tradizioan sortutako dantza-sorta da. Humdboldt alemaniarrak 1881ean deskribatu zuen. Txelu Etxebarria begoñatarrak, 28 urtez dantzari aritu ondoren, liburuak argitaratu zituen 1969an eta [4][5][6] 1990an.[7]

Gaur egun, Dantzari Dantzako gainerako dantzak bezala, Abadiño, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian ikus dezakegu, baina iraganean merindade osoan zabaldu zela uste da.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. DANTZARI-DANTZA - Urte sasoiak. Labayru eta Ikastolen elkartea (kontsulta data: 2022-01-30).
  2. Larrinaga, Josu. «Dantzari-dantza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
  3. «Mutilen dantzak» garaltxu 2010-12-18 (kontsulta data: 2022-01-30).
  4. Etxebarria Goiri, Txelu. «Bizkaiko Dantzak = Danzas de Bizkaia» www.katalogoak.euskadi.eus (kontsulta data: 2022-01-30).
  5. «j.l. de etxebarria y goiri -bizkai'ko dantzak / - Comprar Libros de Biografías en todocoleccion - 16391570» www.todocoleccion.net (kontsulta data: 2022-01-30).
  6. Etxebarria y Goiri, J. L. de. (1984). Bizkai'ko dantzak danzas de Vizcaya. Caja de Ahorros Vizcai��na PMC 434432027. (kontsulta data: 2022-01-30).
  7. «Zuzendari ohiak» Coro Garaizarko Matsorriak (kontsulta data: 2022-01-29).
  8. «Euskal Herriko Dantzak | Banango» www.dantzak.eus (kontsulta data: 2024-10-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]