Agirre baserriko garaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agirre baserriko garaia
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Bergara)
Agerre baserriko garaia Bergara.jpg
Agirre baserriko garaiaren irudia.
Kokapena
lekua
Koordenatuak 43° 06′ 33″ N, 2° 25′ 30″ W / 43.1091140038°N,2.42488167405°W / 43.1091140038; -2.42488167405Koordenatuak: 43° 06′ 33″ N, 2° 25′ 30″ W / 43.1091140038°N,2.42488167405°W / 43.1091140038; -2.42488167405
Historia eta erabilera
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea 68

Agirre baserriko garaia edo Agarre baserriko garaia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen garai bat da, Agirre baserriaren atzealdean dago, nahiz eta agiri askotan Agerre edo Agarre izenez agertu. Bertaratzeko, Bergarako hegoaldeko irteeran Arrasatera doan errepidea hartu behar da eta Candy lantegia dagoen biribilgunean Agirre auzora daramaten bide seinaleei jarraitu besterik ez dago.

Garaia eta Agirre baserriaren irudia.

Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago eta gaurdaino iraun eta ezagutzen den Gipuzkoako garai bakarra da.

XVI. mendean eraikitako garaia da, bi uretako teilatua du eta bitxikeri gisa haritz egurrez egina dago, pieza bakoitza bestea sartu edo muntatu eta inongo iltzerik erabili gabe.

Gipuzkoan, 1983-1985 artean Bergarako Udalak Agirre baserriko garaia erosi eta zaharberritu zuen[1].

Garaia eta Agirre baserriaren ikuspegia.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agirreko garaia. Euskadi.eus

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agirre baserriko garaia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa