Agitazio termiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gas baten agitazio termikoa erakusten duen animazioa. Bost partikula, gorriz margotu dira, euren mugimenduak jarraitzea errazteko.

Agitazio termikoa, molekulek, tenperatura eta materiaren egoeraren arabera duten mugimendu kaotikoa da.

Mugimendu kaotiko bezala, ordenik gabeko mugimendu bat ulertzen da, bakoitza zentzu batean mugitzen da, eta, etengabe, euren mugimendu zentzua eta norantza aldatzen dute.

Tenperaturaren mende egoteari dagokionez, zenbat eta tenperatura altuagoa izan, agitazio termiko handiagoa gertatzen dela esan nahi du, eta alderantziz.

Materiaren egoeraren mende egoteari dagokionez, molekulen arteko elkarreraginei lotua dago gas, likido eta solido egoeran. Gas egoeran, molekulen arteko elkarreragin txikiagoa dago, eta molekulak "askeagoak" dira nahi eran mugitzeko, eta, beraz, agitazio termiko handiagoa gertatzen da. Solido egoeran, molekulen arteko elkarreraginak handiagoak dira, eta agitazio termikoa, bibrazio soil bat baino ez daiteke izan, esate baterako "elkarren artean ez direla aske mugitzen uzten". Eta, likido egoeran, gas eta solido arteko egoera bat da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]