Agnes Antiokiakoa
| Agnes Antiokiakoa | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Antiokiako printzerria, 1154 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Székesfehérvár, 1184 (29/30 urte) |
| Hobiratze lekua | Székesfehérvár Basilica (en) |
| Familia | |
| Aita | Renaud de Châtillon |
| Ama | Konstantza Antiokiakoa |
| Ezkontidea(k) | Béla III.a Hungariakoa (1168 (egutegi gregorianoa) - |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | |
| Leinua | House of Châtillon (en) Árpád dynasty (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Erregina ezkontidea |
Agnes Antiokiakoa edo Ines Châtillongoa (hungarieraz: Châtillon Ágnes), (Antiokiako Printzerria, 1154 – Székesfehérvár, Hungaria, 1184), Hungariako erregina ezkontidea izan zen, Bela III.a Hungariakoarekin ezkontzean.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agnes, Antiokiako Printzea zen Renauld Châtilloneko eta Konstantza Antiokiako printzesaren alaba zen. Renauldek bere emaztearen bidez jaso zuen titulua, baina 1160. urteko azaroan musulmanek harrapatu zuten eta hurrengo 17 urteetan Alepon konfinatu zuten.
Gero, Agnes Konstantinoplara joan zen, non bere ahizpa María Antiokiakoa Emanuel I.a Komneno bizantziar enperadorearen emazte bezala bizi zen. Behin gorte inperialean bizi zela, Agnes fede ortodoxora bihurtu zen eta Ana izena jaso zuen, eta Emanuel I.aren aginduz 1168. urtean Béla printze hungariarrarekin ezkondu zen, hau ere bizantziar gortean bizi zen eta, fede ortodoxora bihurtu ondoren, Alexios izena hartu zuen.
Bikotea laster joan zen erromesaldian Jerusalemgo Erresuma Latindarrera, eta han Ospitaleko Zaldunei dohaintza egin zieten. 1172. urteko udan, Belaren anaia zaharrena zen Hungariako Eztebe III.a Hungariako erregearen heriotzaren berri izan ostean, Agnes eta senarra Hungariako Erresumara itzuli ziren hutsik zegoen tronua hartzeko.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikotearen seme-alaba nagusien artean, gero Emeriko Hungariakoa izan zena, 1174an jaioa, eta Andres II.a Hungariakoa, 1175ean jaioa zeuden.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agnes 1184. urtean hil zen 30 urte inguru zituela eta Székesfehérvárren lurperatua zian zen
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Family tree of Agnes de Châtillon y de Antioquía» Geneanet (kontsulta data: 2025-10-09).
- ↑ «FamilySearch.org» ancestors.familysearch.org (kontsulta data: 2025-10-09).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertényi, I. , Diószegi, I. , Horváth, J. , Kalmár, J. y Szabó P. (2004). Királyok Könyve. Magyarország és Erdély királyai, királynői, fejedelmei és kormányzói. Budapest, Hungría: Helikon Kiadó.
- Korai Magyar Történeti Lexikon (9-14. század), főszerkesztő: Kristó Gyula, szerkesztők: Engel Pál és Makk Ferenc (Akadémiai Kiadó, Budapest, 1994)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aurrekoa: | Hungariako erregina ezkontidea
1172 – 1186 |
Hurrengoa: |
