Agnieszka Holland

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agnieszka Holland
MJK32641 Agnieszka Holland (Pokot, Berlinale 2017) crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Varsovia1948ko azaroaren  28a (70 urte)
Herrialdea  Polonia
Familia
Ezkontidea(k) Laco Adamík Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Academy of Performing Arts Itzuli
Hizkuntzak alemana
ingelesa
poloniera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria eta antzerki zuzendaria
Enplegatzailea(k) Brooklyn College Itzuli
Lan nabarmenak Europa Europa Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0002140
www.perfectnet.com/holland/ahpl.htm
Agnieszka Holland signature.svg
Agnieszka Holland

Agnieszka Holland (Varsovia, 1948ko azaroaren 28a) poloniar zinema-zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Varsovian jaio arren, txikitan Txekoslovakiara joan zen bizitzera familiarekin. Hamahiru urte zituela, aita, Poloniako Alderdi Komunistako buruzagia, leiho batetik behera erori zen galdeketa batean. 1968an, sobietar armada Pragan sartu zenean, atxilo hartu zuten. Poloniara itzuli zenean, Krysztof Zanussi zuzendariaren laguntzaile aritu zen denboraldi batez. Gero, Andrzej Wajda zinemagilearekin lan egin zuen. 1981ean, Suedian film baten sustapen-lana egiten ari zela, gerra-legea ezarri zen Polonian. Harrezkero, Parisen bizi izan zen, eta haren zinemagile-karrera izugarri azkartu zen.

Europa Europa (1990) filma nazien okupazioan nortasuna ezkutatu zuen mutil judu baten istorioa da. Olivier, Olivier (1993) filmean, berriz, erroetatik aske behingoz, gai kutunetako baten kontakizunean murgildu zen: familia-harremanak. Gai bera landu zuen hurrengo filmean ere: The Secret Garden («Jardin sekretua», 1993). Bi urte geroago, Total Eclipse filmean, Verlaine eta Rimbauden arteko hartu-eman bihurriak hartu zituen gaitzat. Zenbait telebista-sail ere zuzendu ditu. 2011n, In Darkness filma hautatu zuten Polonian, Oscarretako Atzerriko Film Onenerako hautagai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agnieszka Holland Aldatu lotura Wikidatan