Agoyángo ur-jauzia
| Agoyángo ur-jauzia | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 1°24′24″S 78°18′33″W / 1.4068°S 78.3093°W |
| Honen parte da | Pastaza ibaia |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Amazonasen arroa |
Agoyángo ur-jauzia (gaztelaniaz: Cascada de Agoyán) Ekuadorren dagen ur-jauzia da. Ekuadorko Andeetako ur-jauzi altuena da[1]. Baños de Agua Santa herritik 7 kilometrotara aurkitzen da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko mendilerroan Pastaza ibaiak egiten duen 61 metrotako ur-jauzia da[1]. Ur-jauzia baino gorago Agoyángo Zentral Hidroelektrikoa eraiki zutenetik uraren bolumena nabarmen gutxitu da. Zentralak ateak irekitzen dituenean soilik ikusten da ongi ur-jauzia.[1]
Flora eta fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andeetako flora aurkitzen da inguruan, hala nola, pumamaqui, quishuar, polilepis, zedroak, kaoba, chontaduro, guayacan, achupalla, chuquiragua, chilca eta likopodioak. Landare ikusgarrienak orkideak dira.[2]
Faunari dagokionez ikusgarrienak hegaztiak dira, hala nola, Andeetako kaioa, kolibriak, patoreal, bunga, "pico espada"...[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) La cascada de Agoyan – a 53 km (1 hora) | Hotel Emperador. (kontsulta data: 2025-06-16).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Cascada Agoyán» Tungurahua Turismo (kontsulta data: 2025-06-16).
