Agaramontar

Wikipedia(e)tik
Agramondar» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Agaramontarrak[1] Agaramont antzinako nafar leinuaren jarraitzaileak ziren.

Leinua lehendabizikoz XII. mendearen hasieran agertzen da Antso VII.a "Indartsua" errege zela. Beren aurkari beaumontarrak borrokatu zituzten Nafarroako Gerra Zibilan. 1441 urtean Nafarroako Blanka I.a hil zenean Aragoiko Joanes II.ak, Usurpatzailea, koroa Blankaren seme Bianako Printze Karlosi eman ordez berarentzat harrapatu zuen. Agaramontarrek Aragoiko Joanes II.aren alde egin zuten.

Bai agaramontarrek zein beaumontarrek Euskal Herriko mendebaldean aliatuak zituzten: agaramontarrek ganbotarrak eta beaumontarrek, berriz, oinaztarrak.

1461an Bianako Printze Karlos hil zenean, gerrak aurrera jarraitu zuen. 1479an Aragoiko Joanes II.a hil zenean ere guda gertatu zen.

Agaramontarrek hasieran Aragoiko koroa zuten aliatu baina gero Frantziakoa. Beti Nafarroako Koroa zuenaren aldeko ziren, bai hasieran Aragoiko Joanes II.a errege zenean bai gero Foixeko Katalina eta Albreteko Joanes errege-erregin zirenean.

1512an, Nafarroako Gerra Zibila aitzakitzat hartuz, Gaztelako Erresumak, beaumontarren laguntzarekin, Nafarroa harrapatu zuen. Beaumontarren laguntzak biziki erraztu zuen okupazioa. Agaramontarrek berriz zapalketa latz jasan zuten.

Nafarroako okupazioa aurkakotasunez beteta zegoen: alde batetik, agaramontarrek Aragoiko Fernando II.alagundu zuten Gaztelako Erresumako erregeorde zelarik Elisabet I.a hil ondoren. Bestetik, Nafar Erresumarakoaragoiar erregea nahi zutenak ostera burujabetzaren aldeko jarraitzaile sutsuenak izan ziren. Gainera, Aragoiko Fernando II.ak, berez Aragoiko errege izanda, Nafarroa Gaztelar Erresumari eman zion.

Agaramontarrak hirutan saiatu ziren Nafarroako Erresuma askatzen: 1512an, 1516an eta 1521an. 1516an agaramontarren burua, Nafarroako Piarres mariskala Erronkarin preso hartu zuten. Hasieran Atienzan eta gero Simancasen gatibu izan zuten. Simancasko kartzelan 1522ko azaroaren 24an labankadaz hila agertu zen.1521 urtean beaumontarrek biziki lagundu zuten agaramontar eta hauen aliatu frantsesen Nafarroako askapen ahalegina. Iruñea eta beste hainbat beaumontar lurralde burujabetzaren alde matxinatu ziren. Nafarrek Nafarroa osoa askatzea lortu zuten baina Noaingo guduan hispaniar inperialek berriro Erresuma harrapatu zuten. Orduz gero eta 1524. urtea arte nafarrek zenbait erresistentzia ahalegin txikiago baino ezin izan zituzten garatu, adibiderako, Amaiurko Gaztelua edo Hondarribiako gudua.

Gaztelako Erresumak Nafarroako seigarren merindadea ere harrapatu zuen baina 1528an Karlos I.a Hispaniakoak ofizialki uko egin zion Nafarroa Beherea okupatzeari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]