Agung mendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agung mendia
Mount Agung, November 2017 eruption - 27 Nov 2017 03.jpg
Gailurra
Garaiera 3.142 metro
Prominentzia 3.031 metro
Koordenatuak 8° 20′ 31″ S, 115° 30′ 28″ E / 8.3419444444444°S,115.50777777778°E / -8.3419444444444; 115.50777777778Koordenatuak: 8° 20′ 31″ S, 115° 30′ 28″ E / 8.3419444444444°S,115.50777777778°E / -8.3419444444444; 115.50777777778
Geografia
Indonesiaren banaketa administratiboa Bali
ErregentziaKarangasem

Agung mendia edo Gunung Agung Indonesiako Bali uhartean dagoen sumendi bat da, Batur mendiaren hego-ekialdean. Baliko mendirik altuena da eta estratosumendi motako sumendia da. Inguru osoan zehar ikusgarria da, bere 3.031 metroekin, eta Baliko klimaren inguruan kontrol handia eragiten du, batez ere euriari dagokionez. Urrutitik kono itxura ia perfektoa du. Sumendiaren gainetik Lombok uharteko Rinjani mendia ikusi daiteke, nahiz eta biak askotan egon lainoz estalita.

Baliko mitologian Agung Mendia Meruren erreplika bat da, Unibertso osoaren erdiko ardatza. Baliko tenplurik garrantzitsuena den Pura Besakih mendi honen magalean dago[1].

Sumendi gisa krater sakona du, eta ohikoa da bertatik kea edo errautsak ateratzea. Azkeneko erupzio handia 2017ko azaroan gertatu zen, eta ehunka mila pertsona euren etxeetatik atera behar izan ziren[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   1936-, Pringle, Robert, (2004), A short history of Bali : Indonesia's Hindu realm, Allen & Unwin, ISBN 1865088633, https://www.worldcat.org/oclc/54517415 .
  2. (Ingelesez)  «Bali's Mount Agung volcano erupts», BBC News, 2017-11-21, http://www.bbc.com/news/world-asia-42070362. Noiz kontsultatua: 2017-11-29 .