Edukira joan

Agurtza itsasontzi-museoa

Agurtza itsasontzi-museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSanturtzi
Koordenatuak43°19′37″N 3°01′25″W / 43.326965°N 3.023712°W / 43.326965; -3.023712
Mapa
Kontaktua
HelbideaPaseo Reina Victoria, s/n
E-postamailto:turismo@santurtzi.eus
Telefonoatel:+34 944-839494

Agurtza Santurtzin lehorreratutako itsasontzi bat da, eta aldi berean Itsasontzi-museoa eta Arrantza-teknikaren interpretazio zentroa.

Atunontzi bat izan zen 20 bat urtez 1968an eraiki zenetik. 21. mendean bilakatu da museo eta interpretazio zentro.

Hegaluzetarako erabili zen nagusiki, baina baita sardina, berdel, txitxarro eta antxoak arrantzatzeko. Erakusgai dagoelarik uretatik aterata Santurtziko portuan, bisitetan hegaluzea nola harrapatzen zen eta arraina nola mantentzen zen ikas daiteke. Arrantzaleen lanbidea eta lehorreko laguntzaileena (emakumezkoak sarri) ezagutzeko ere prestatua dago museoa.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Agurtza itsasontzi-museoa» Visit Santurtzi (kontsulta data: 2026-08-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]