Agustin Paskual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agustin Paskual
Bizitza
Jaiotza Hernani1778ko urtarrilaren  31
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Hernani1851ko martxoaren  30a (73 urte)
Hezkuntza
Heziketa Sancti Spiritus Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 560

Agustin Paskual Iturriaga Ugalde (Hernani, 1778ko urtarrilaren 31 - ib., 1851ko martxoaren 30a) gipuzkoar pedagogo eta idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andoaingo Apaizgaitegian eta Oñatiko Unibertsitatean egin zituen apaiz-ikasketak. 1817. urtean Hernanin eskola bat zabaltzeko baimena lortu ondoren, elkarte bat eratu zuen Cayetano anaiarekin eta garai hartan Gipuzkoako musikaririk onenetakoa zen Manuel Larrarterekin batera. Gramatika (latina, gaztelania, frantsesa) eta kristau-dotrina irakasten zituen Iturriagak. Pedagogiari dagokionez, zigor fisikoak kendu zituen eskolan. 1839an, Gerra Karlista amaitutakoan, Lapurdiko Milafrangan jarri zen bizitzen, eta bertan idatzi zituen bere Alegiak euskaraz. Berriro Hernanira itzulita, Arte de aprender a hablar la lengua castellana para el uso de las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa obra eman zuen argitara (1841). Handik urtebetera plazaratu zituen Diálogos bascocastellanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa (Bonaparte printzeak beste euskalkietako itzulpenekin argitaratu zuena, eta 1963an Jolasak izenburupean berriro argitaratua) eta Fábulas y otras composiciones en verso bascongado, dialecto guipuzcoano, con un diccionario basco-castellano de las voces que son diferentes en los diversos dialectos (1884. urtean Ipuiac eta beste moldaera batzuec izenburupean berriro argitaratua) obrak.

Iturriagarenak dira San Ignazioren martxa izeneko ereserkiaren hitzak.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Didaktika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Otsoa eta artzanora, Paskualen ipuina