Agustina Bessa-Luís

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustina Bessa-Luís

Bizitza
JaiotzaVila Meã (en) Itzuli1922ko urriaren 15a
Herrialdea Portugal
HeriotzaPorto2019ko ekainaren 3a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, antzerkigilea, biografoa eta eleberrigilea
Jasotako sariak
KidetzaBrasilgo Letren Akademia

IMDB: nm0078760 Allocine: 75619 Allmovie: p221488
Musicbrainz: 1ed37893-fdb3-4db9-b472-3a00328b32dd Discogs: 4736218 Edit the value on Wikidata

Agustina Bessa-Luís (portugesez, ɐɣuʃˈtinɐ ˈbɛsɐ luˈiʃ; Vila Meã, Amarante, Portugal, 1922ko urriaren 15a - Porto, 2019ko ekainaren 3a) eleberrigile portugaldarra izan zen.

Gizabanakoaren bizitza, denbora eta emakumea dira haren obrako gai nagusiak, eta askatasun estetikoa, fantasia, metafora ugariak eta munduaren ikuspegi sinbolikoa, berriz, ezaugarri nagusiak. 1948an argitaratu zuen lehen eleberria, Mundu dataduna. Gero beste eleberri asko idatzi zituen, hala nola Os Super-Homens (1950, Supergizonak), A sibila (1954), Os Incuráveis (1956), A Muralha (1957, Harresia), As Relaçoes Humanas trilogia (1964-66, Gizakien arteko harremanak), Crónica do Cruzado Osb. (1976, Osb gurutzedunaren kronika), Os meninos de Ouro (1983, Ouroko haurrak). Eleberri historiko eta biografikoak ere idatzi zituen: Fanny Owen (1979), Sebastiao José (1981) eta Memórias Laurentinas (1996), besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]