Agustindarren komentua (Tolosa Okzitania)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Agustindarren komentua (Tolosa Okzitania)
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Augustins - Grand cloître et clocher des Augustins de Toulouse.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Okzitania (eskualdea)
DepartamenduaGarona Garaia
Frantziako udalerriTolosa Okzitania
Koordenatuak 43° 36′ 04″ N, 1° 26′ 47″ E / 43.60111111°N,1.44638889°E / 43.60111111; 1.44638889Koordenatuak: 43° 36′ 04″ N, 1° 26′ 47″ E / 43.60111111°N,1.44638889°E / 43.60111111; 1.44638889
Erabiltzailea Agustindarren Museoa
Arkitektura
Estiloa Arte gotikoa
Ondarea
Mérimée ID PA00094510

Agustindarren komentua Agustindarrek Tolosa Okzitanian 1268an sortu zuten. Jatorrizko komentu hura harresietatik kanpo eraiki zuten, Matabiau ataritik gertu. 1310ean eta 1341ean artean gaur egun dagoen tokira eraman zuten. 1790ean komentua kendu zen. Haren estiloa Languedoceko gotikoa da. Gaur egun Agustindarren Museoaren egoitza da. Eraikinak 1840tik Monumentu Historikoaren izendapena du.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Agustinen Ordenaren eremutarrek hiri barruko komentua 1309an eraiki zuten; hori egiteko Klemente V.a aitasantuaren baimena izan zuten. Jean Lobresek, Tolosako katedralaren lan-maisua elizaren buruaren eraikuntzan hartu zuen parte. Orokorrean, elizaren estiloa hegoaldeko gotikoarena zen.

Habeartea.

1341an, komentuaren eraikuntza oso aurreratuta zegoen. Eliza Espainiako iparraldearen estiloan margotu zen. 1341an klaustroaren lanak hasi ziren. Gainontzeko atalak 1896an hasi ziren eta 90 urte geroago bukatu ziren.

1493an, antza okin baten axolagabekeriaren erruz, Tolosan istripu larri bat gertatu zen eta, ondorioz, sute handi bat. Agustindaren komentuaren teilatu gehienak abaildu ziren. 1495an, kristauen laguntzez, Martin Pujol eta Pierre d'Arroye zuzendaritzapean, berreraikitzeko lanak hasi ziren. 1504aren ekainaren 30ean komentua berriro ere kontsakratu zen.

1542an komentua lapurketa handi bat pairatu zuen: liburuak, artxiboak, eliza-objektuak, altzariak eraman zituzten.

XIV. eta XV. mendean berrehun fraide zeuden komentuan. 1550eko irailaren 14ean, Exaltation de la Sainte Croix festaren egunean, tximista batek kanpandorrean joan zuen txikizio handia sortuz. Hor hasi zen komentuaren maldan behera prozesua, konponketak eta kanpandorrea berreraikitzeko dirua ez zegoelako. Ondoren fraideen zifra jaisten joan zen eta 1598an 140 baino gutxiago izaten ziren. 1649an zifra asko jaitsi zen, 60, eta 1680an 31 bakarrik.

Frantziako Iraultzarekin, 1789ko azaroaren biko konbentzioaren ondorioz, komentua nazioala izatera pasa zen. 1790an orden monastikoak desegin ziren. 1793ko abenduaren 17an komentuan museo bat egoki zen, Frantziako zaharrenetariko bat, eta Tolosako Arte Ederren Goi Mailako Eskola.

XIX. mendean erroizte handiak izan zituen. Alde kaltetuena errefektorioa izan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agustindarren komentua (Tolosa Okzitania) Aldatu lotura Wikidatan