Ahab (erregea)
Ahab (erregea) | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
← Omri (en) ![]() ![]() | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. 935 | ||
Herrialdea | Israelgo Erresuma | ||
Bizilekua | Samaria | ||
Lehen hizkuntza | Biblical Hebrew (en) ![]() | ||
Heriotza | Ramoth-Gilead (en) ![]() | ||
Hobiratze lekua | Samaria | ||
Heriotza modua | borrokan hilda | ||
Familia | |||
Aita | Omri | ||
Ezkontidea(k) | Jezabel | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Omrides (en) ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Biblical Hebrew (en) ![]() | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Qarqar (en) ![]() | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Canaanite religion (en) ![]() |
Ahab (hebreeraz: אַחְאָב; akaderaz: 𒀀𒄩𒀊𒁍, Aḫâbbu; antzinako grezieraz: Ἀχαάβ, Achaáb; latinez: Achab) Israelko zazpigarren erregea izan zen, Omriren seea eta ondorengoa eta Jezebel Sidongoaren senarra, Bibliaren arabera[1]. Hebrear Bibliak esaten du Ahab errege ustela zela, eta Jezebelek zuen eragina politika erlijiosoetan kondenatzen du. Nabothen exekuzioan izan zuen papera gaitzesten du.
Ahab existitu zela Bibliatik kanpo ere ziurta daiteke. Shalmaneser III.a Asiriakoak dokumentatu zuen K.a. 853an Qarqarko guduan errege dozena baten aliantza garaitu zuela; horietako bat zen Ahab. Mesako Estelan ere aipatzen da[2].
Ahab Israelgo errege bilakatu zen Asa Judakoaren erregealdiaren hogeita hamargarren urtean, eta hogeita bi urtez agindu zuen, Erregeen I. Liburuaren arabera. William F. Albrighten ustez K.a. 869-850 artean agindu zuen, baina Edwin R. Thielek uste du K.a. 874-853 artean izan zela[3]. Michael Cooganen ustez K.a 871-852 artean agindu zuen[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 1 Err 16:29
- ↑ Finkelstein, Israel. (2002). The Bible unearthed : archaeology's new vision of ancient Israel and the origin of its sacred texts. (First Touchstone edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7432-2338-6. PMC 891851917. (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ (Ingelesez) Thiele, Edwin Richard. (1965). The Mysterious Numbers of the Hebrew Kings: A Reconstruction of the Chronology of the Kingdoms of Israel and Judah. Paternoster Press (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ Coogan, Michael David. (2009). A brief introduction to the Old Testament : the Hebrew Bible in its context. Oxford University Press ISBN 978-0-19-533272-8. PMC 243545942. (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).