Ahab kapitaina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahab kapitaina
Argitalpena
SortzaileaHerman Melville
Ageri den obrak
Lan eratorriak
EponimoaAhab (erregea)
InspiratuaAhab (erregea), Lear (en) Itzuli, Satan, Prometeo, Edipo, Nartziso, Prince Hamlet (en) Itzuli, Macbeth (en) Itzuli, George Pollard Jr. (en) Itzuli eta Owen Chase (en) Itzuli
Datu biografikoak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaNantucket
Jarduerawhaler (en) Itzuli
itsasontziko kapitaina
Egoera medikoaAnputazio eta monomania (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Bestelakoak
JantziaEgurrezko hanka
EtsaiakMoby Dick (en) Itzuli

Ahab kapitaina fikziozko pertsonaia da, eta Herman Melvilleren Moby-Dick (1851) liburuko protagonista nagusietako bat. Pequod baleontziko kapitain monomaniako bat da. Aurreko bidaia batean, Moby Dick balea zuriak Ahabi hanka kendu zion, eta orain balea hezurrez egindako hanka protesikoa erabiltzen du. Pequodekin egindako bidaia balearen aurkako mendeku-harrapaketa gisa amaitzen da; izan ere, Ahab-ek misio fanatikoa babestera behartzen ditu tripulazioko kideak. Moby Dick begiztatu dutenean, Ahab-en gorrotoak zentzu guztia kentzen dio, eta baleak Ahab eramarten du itsaso hondoan hiltzera.

Andrew Delbanco Melvilleren biografoak "fanatismoaren beraren esentziaren pertsonifikazio bikaina" deitu dio Ahabi.[1] F. O. Matthiessen ikelariak arreta jartzen du Ahab "gizon otzana" dela esatean. "Ahab-en tragedia birsortu gabeko borondatearena da". "Gogo bizia maitasunaren oparotasunetik baztertzen da", eta "kondenatuta" dagoela dio.[2] D. H. Lawrence idazleak ez zuen sinpatia handirik sentitu Ahabekin, eta baleak "bi hankak erauzi behar zituela, eta pixka bat gehiago" idatzi zuen.[3]

Ahab-en izaera Samuel Taylor Coleridge-k Hamlet-en irakurketan eta Shakespeare eta Milton bezalako literatura bibliko eta klasikoan egindako interpretazioetan eraginpean sortu zen. Protesia, adibidez, Ediporen mitoari buruzko erreferentziatzat hartu da.[4]

Ahab karikatura, komiki, film eta antzerki-lanen bidez finkatuta dago herri-kulturan. Ezagunena da J. M. Barrieri Hook kapitaina inspiratu ziola, ez balearekin, krokodilo batekin baizik obsesionatuta dagoena.[5][6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Delbanco (2005), 166
  2. Matthiessen (1941), 457 n.5
  3. Lawrence (1923), 157
  4. Sweeney (1975), 73–4.
  5. "Moby-Dick – a modern tragedy." The Telegraph, 27 October 2008.
  6. David Park Williams (1965)."Hook and Ahab: Barrie's Strange Satire on Melville." PMLA, December 1965. Retrieved 25 March 2014.
  7. Barbour (1986), 16

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]