Aherbelste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aherbelste Akitania zaharreko erromatarren garaiko jainkoa da. Luchon aldean azaltzen dira berari buruzko inskripzioak. Baita Commingesko Larbousten ere: AHERBELSTE DEO.

Garaona Garaian, Sain-Gaudens-tik gertu Aherbelste jainkoari eskainitako inskripzioa:

AHERBEL- / STE DEO / SENIUS E(T) / HANNA / PROCUL(I FILIA).

Itzulpena: Aherbelste jainkoari Senius eta Hanna-k, Proculus(-en alabak).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M. Luchaireren arabera Aherbelste Arbeltz esan nahi du, Bernardo Estornesentzat ordea, Aker beltza da. Euskal mitologian ezaguna den pertsonaia. Aker beltza jainkotuta litzateke berez.

Aher-(aker) eta belste-(beltz).

Koldo Mitxelenak eta Gorrotxategik beraien zalantzak adierazten dituzte akerbeltz etimologiaren aurrean, baina erabat baztertu gabe.

Sakontzeko, irakurri: «Akerbeltz»

Aditu batzuen ustez, Fidel Fita Colome kasu, Oiartzun aldean aurkitu izan den Aebelteso emakume-izena Aherbelste izenaren eratorria izan daiteke[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Barcelona 1995.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 180 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena fakzimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.