Edukira joan

Ahmad Tejan Kabbah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahmad Tejan Kabbah

(2002)
Sierra Leonako presidente

1998ko martxoaren 10a - 2007ko irailaren 17a
Johnny Paul Koroma - Ernest Bai Koroma (mul) Itzuli
Sierra Leonako presidente

1996ko martxoaren 29a - 1998ko otsailaren 6a
Julius Maada Bio (en) Itzuli - Johnny Paul Koroma
3. Sierra Leonako presidente

1996ko martxoaren 29a - 1997ko maiatzaren 25a
Julius Maada Bio (en) Itzuli - Johnny Paul Koroma
Bizitza
JaiotzaPendembu (en) Itzuli1932ko otsailaren 16a
Herrialdea Sierra Leona
HeriotzaFreetown2014ko martxoaren 13a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Patricia Kabbah  (1965 -  1998ko maiatzaren 8a)
Isata Jabbie Kabbah (en) Itzuli  (2008 -  2014)
Hezkuntza
HeziketaAberystwyth University (en) Itzuli
Cardiff Metropolitan University (en) Itzuli
St. Edward's Secondary School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaSierra Leone People's Party (en) Itzuli

Ahmad Tejan Kabbah (Pendembu, 1932ko otsailaren 16a - Freetown, 2014ko martxoaren 13a) Sierra Leonako presidentea izan zen. Ekonomialari eta abokatua izan zen lanbidez eta urte asko eman zituen NBEn lanean. 1996an Sierra Leonako Herriaren Alderdiko buruzagi aukeratu zuten eta presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Sierra Leonako lehen hauteskunde libreak izan ziren. Hala ere, hurrengo urtean boteretik kendu zuten Johnny Paul Koromak zuzendutako estatu-kolpe militar baten ondorioz. Mendebaldeko Afrikako herrialdeen koalizio militar batek boterera itzuli zuen 1998an. Sierra Leonako gerra zibilak eragina izan zuen bere agintaldian. 2002an gerra zibilaren amaiera aldarrikatu zuen eta bigarren agintaldi baterako aukeratua izan zen.