Edukira joan

Ahmed al-Txaraa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahmed al-Txaraa

Siriako presidente

2025eko urtarrilaren 29a -
De facto

2024ko abenduaren 8a - 2025eko urtarrilaren 29a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأحمد حسين الشرع
JaiotzaRiad1982ko urriaren 29a (42 urte)
Herrialdea Siria
BizilekuaPresidential Palace, Damascus (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
AitaHussein al-Sharaa
Ezkontidea(k)Latifa al-Droubi (en) Itzuli
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea eta politikaria
Lantokia(k)Siria
KidetzaHayat Tahrir al-Sham (en) Itzuli
al Kaida
Al-Nusra frontea
Jabhat Fateh al-Sham (en) Itzuli
Izengoitia(k)أبو محمد الجولاني
Zerbitzu militarra
GraduaEmir
Parte hartutako gatazkakIrakeko Gerra
Iraqi insurgency (en) Itzuli
Siriako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa

Ahmed Hussein al-Txaraa (arabieraz: أحمَد حُسين الشرع‎Aḥmad Ḥusayn al-Shara; Riad, Saudi Arabia, 1982), gerra-izenez Abu Mohammad al-Golani (arabieraz: أبو محمد الجولاني‎ʾAbū Muḥammad al-Jawlānī) deitua, siriar buruzagi jihadista da, 2017tik aurrera Hay'at Tahrir al-Sham (HTS) erakundeko emirra dena.

Bere aita ekonomista zen, eta Saudi Arabiako Petrolio Ministerioan egiten zuen lan. Alta, gerora, Damasko hiriburuko Mezzeh auzoan hezi zen. Medikuntza ikasketak egin zituen, baina ez zituen amaitu.[1]

Ekialde Hurbileko Middle East Eye albiste agentziaren arabera, 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondotik egin zen jihadista. 2003an, Ameriketako Estatu Batuek Irak inbaditu ostean, muga zeharkatu eta bertako Al-Qaedako adarrarekin bat egin zuen. Bertan atxilotu egin zuten, eta bost urte egin zituen preso —tartean, Abu Graib presondegian, non AEBetako indarrek presoak torturatu zituzten—.[1]

2011ko martxoan, Udaberri Arabiarra deituriko matxinaden testuinguruan, Baxar al-Assaden aurkako matxinada hasi zuten Sirian, eta jaioterrira itzuli zen Al-Golani. Orduan sortu zuen Al-Nusra frontea, Siriako Al-Qaedaren adarra. Talde horrek oso metodo bortitzak erabili ditu Sirian egindako atentatuetan. Eraso suizida ugari egin zituen Siriako armadaren aurka. Orduan hartu zuen Abu Mohammad al-Golani gerra izena. 2021ean, PBS AEBetako telebista publikoari emandako elkarrizketa batean azaldu zuen izen horrek erreferentzia egiten diola Golango gainetan bere familiak dituen erroei: 1967an, Israelek ordoki hori bere gain hartu ondotik, eremua uztera behartu zuten aitaren sendia.[1]

AEBek ezarritako «terroristen zerrenda» barruan dago 2013tik, eta, 2017an, AEBetako Gobernuak prezioa jarri zion hari buruzko informazioa errazten zionari: hamar milioi dolar. Irakek aginduta, Al-Assaden gobernua erorarazi eta Sirian xaria —lege islamikoa— ezarri nahi izatea egozten zion garai hartan Washingtonek.[1]

2016an loturak hautsi zituen Al-Qaedarekin, eta 2017an ekin zion Siria ipar-mendebaldean ziren indar islamisten HTS koalizioa sortzeari. Urteotan guztiotan, haren indarren mende egon diren lurretan, Idlib eskualdean, giza eskubideen aurkako eraso larriak egin direla salatu dute bertan bizi diren herritarrek eta giza eskubideen aldeko taldeek. Xaria inposatu dute, eta, kasurako, emakumeak harrika hil dituzte, eta euren arerioak erail. Nazio Batuen Erakundeak gerra krimen gisa izendatu ditu HTSk egindako hainbat ekintza.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e «Al-Golani, jihadista pragmatikoa» Berria 2024-12-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Siria
Artikulu hau Siriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.