Edukira joan

Aia-Orioko geltokia

Koordenatuak: 43°16′27″N 2°07′33″W / 43.27428°N 2.125753°W / 43.27428; -2.125753
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°16′27″N 2°07′33″W / 43.27428°N 2.125753°W / 43.27428; -2.125753
Aia-Orio
Geltokiaren eraikina.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« San Pelaio    Usurbil »
« San Pelaio    Usurbil »
Kokapena
HelbideaAita Lertxundi kalea, 40; 20810
UdalerriaOrio,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea3. gunea
Irekiera2010eko urriaren 18a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua   Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Zumaia Donostia
LurraldebusUK08  Zarautz - Aia - Orio

Aia-Orio Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1K lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Orio udalerrian kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokia 2010eko urriaren 18an ireki zen, Aia-Orioko trenbide saihesbidea martxan jartzearekin batera,[1] eta Mugi sistemaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokia trenbideen azpian dagoen bestibuludun eraikinez eta nasa zentral batez hornituta dago.

Geltokiak bi sarbide ditu, eskailera zein igogailu bidezkoak.

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Aita Lertxundi kalea, 40
  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Aita Lertxundi kalea, 41

Geltoki berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltoki berria Aia-Orioko trenbide saihesbidea martxan jartzearekin batera ireki zen 2010ean. Saihesbidea gauzatzeko lanen barruan 1.635 metro trenbide bikoiztu ziren, pasonibel bat ezabatu eta geltoki berria eraiki ziren.[1]

Geltokia biaduktu baten gainean dago, Euskal Autonomia Erkidegoan luzeena metro bateko zabaleradun trenbide sareari dagokionez. Biaduktuaren behean autobus geltokia, doako aparkalekua eta komun publikoak daude, eta geltokirako bi sarbide, bata igogailu eta bestea eskailera bidez.

Aparkalekuaren gainean eta trenbidearen azpitik geltokiaren eraikina dago, pasabide baten bitartez errepidea salba daitekela. Errepidearen kontrako aldean beste bi sarbide daude, igogailuz eta eskaileraz hornituta.

Geltokiaren eraikinaren gainean trenbideak eta 80 metro luze den nasa zentrala daude.

Geltokiaren kanpoaldean Lurraldebus zerbitzua hornitzen duen autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

  • UK08 Zarautz - Aia - Orio

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Eusko Jaurlaritza Irekia. «Arriolak Aia-Orioko trenbide saihesbide berria inauguratu du» (Noiz kontsultatua: 2013-12-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]