Aiako harria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aiako harria
Aiako Harria mountain from the SW.JPG
Datu orokorrak
Mendirik altuena Erroilbide
Garaiera 837 m
Geografia
Koordenatuak 43° 17′ 00″ N, 1° 47′ 05″ W / 43.283325°N,1.78465°W / 43.283325; -1.78465Koordenatuak: 43° 17′ 00″ N, 1° 47′ 05″ W / 43.283325°N,1.78465°W / 43.283325; -1.78465
Herria Euskal Herria
Mendilerroa Pirinioak
Herrialdea Espainia
Babestutako-eremua Aiako Harriaren natura parkea
Geologia
Material nagusia Granito

Aiako harria[1] Gipuzkoako mendigunerik zaharrenetarikoa dugu, Aiako Harriaren natura parkearen barnean. Oiartzun, Irun eta Lesakaren (Nafarroa Garaia) artean dago. Mendi berezi-berezia da, ez delako sortu orogenia bidez, baizik eta granitozko intrusio batez.

Bertan, bista izugarriez gozatzeko aukera dago eta horretarako natura parkea bihurtu zuten, Urdaburu mendiarekin batera. Honekin batera, bere faunaz gozatzeko aukera ere ematen du.

Mendigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendigune hau hiru tontorrez osatuta dago, 4 kilometroko luzaera gorabeheratsuarekin, garaienak 837 metro neurtzen dituela: iparraldekoa Hirumugarrieta (Aiako Harria) (806 m), erdialdekoa Txurrumurru (821 m) eta hegoaldekoa Erroilbide (837 m).

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erroilbide, 832 m[2][3] 43° 16′ 54″ N, 1° 47′ 07″ W / 43.2816724°N,1.7853886°W / 43.2816724; -1.7853886 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  2. Lizarretako gaina, 824 m 43° 16′ 59″ N, 1° 47′ 04″ W / 43.2830495°N,1.7844861°W / 43.2830495; -1.7844861 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  3. Txurrumurru, 821 m 43° 17′ 07″ N, 1° 47′ 00″ W / 43.2852716°N,1.7834435°W / 43.2852716; -1.7834435 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  4. Irumugarrieta, 809 m 43° 17′ 13″ N, 1° 47′ 01″ W / 43.2869198°N,1.7834846°W / 43.2869198; -1.7834846 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  5. Arrisoro, 762 m 43° 16′ 47″ N, 1° 47′ 13″ W / 43.2797528°N,1.7869304°W / 43.2797528; -1.7869304 (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
  6. Muganix, 758 m 43° 17′ 19″ N, 1° 47′ 10″ W / 43.2886405°N,1.7861005°W / 43.2886405; -1.7861005 (Gipuzkoa)
  7. Errekarte Harria, 652 m 43° 17′ 13″ N, 1° 47′ 15″ W / 43.2868364°N,1.7875046°W / 43.2868364; -1.7875046 (Gipuzkoa)
  8. Agiña, 618 m 43° 16′ 09″ N, 1° 45′ 44″ W / 43.2692325°N,1.7622727°W / 43.2692325; -1.7622727 (Nafarroa Garaia)
  9. Kopako Harria, 596 m 43° 16′ 41″ N, 1° 45′ 42″ W / 43.2781054°N,1.7617601°W / 43.2781054; -1.7617601 (Nafarroa Garaia)
  10. Erlaitz, 497 m 43° 18′ 20″ N, 1° 45′ 31″ W / 43.3055633°N,1.7587369°W / 43.3055633; -1.7587369 (Gipuzkoa)
  11. Belitz, 484 m 43° 18′ 01″ N, 1° 48′ 11″ W / 43.3003639°N,1.8031521°W / 43.3003639; -1.8031521 (Gipuzkoa)
  12. Pagogaña, 482 m 43° 18′ 11″ N, 1° 45′ 04″ W / 43.3031665°N,1.7511415°W / 43.3031665; -1.7511415 (Gipuzkoa)
  13. Arburu, 476 m 43° 18′ 20″ N, 1° 47′ 00″ W / 43.305629°N,1.7832842°W / 43.305629; -1.7832842 (Gipuzkoa)
  14. Azperra, 456 m 43° 16′ 50″ N, 1° 45′ 00″ W / 43.2805537°N,1.7500882°W / 43.2805537; -1.7500882 (Nafarroa Garaia)
  15. Eskolamendi, 407 m 43° 16′ 43″ N, 1° 44′ 02″ W / 43.2786634°N,1.7337725°W / 43.2786634; -1.7337725 (Nafarroa Garaia)

Natura parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aiako Harria natura parkea»

Aiako harriaren natura parkeak 6.913 hektareako zabalera du. Gipuzkoako Bidasoaldea, Oiartzualdea, eta Donostialdea eskualdeak hartzen ditu barne, Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani udalerriek osatzen dutelarik. Ekialdean, Bortziriekin ( harria mendiguneaz beraz gain, beste tontor hauek osatzen dute parkea: Zaria (635m), Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irupagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m).

Arditurriko meatzegunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arditurri»

Aiako harriaren natura parkeko sarreretako batean dago Arditurri meatzegunea. Erabateko meatze paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira zerura irekitako harrobiak, probetxuzko mearik ez zuten harri hondakinen zabortegiak, ustiapen garaiko eraikinak, eta garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea (gaur egun bidegorri bilakatua).[4]

Interpretazio zentroa meategiko laborategia izan zen eraikinean dago, eta meazuloan barrena bisitaldi gidatua egiteko aukera ematen du.[4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko mendien katalogoa, Euskal Mendizale Federazioa, 2009. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen oniritzia du.
  2. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa, Berrikusketen arduraduna: Patxi Galé. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute.
  3. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
  4. a b Gipuzkoako museoak: Arditurriko Meatze Gunea, Gipuzkoakultura.net ataria.
  5. Arditurri: meazuloetan barrena, Arditurriko interpretazio zentroaren webgunea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aiako harria Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa