Edukira joan

Aiala Etxegaray

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiala Etxegaray
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1987 (38/39 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaAzpeitia
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa eta pedagogoa

Aiala Etxegarai (Erromo, Getxo, Bizkaia, 1987) dantzaria, koreografoa eta pedagogoa da.[1][2]

Aiala Etxegarai mugitua izan zen txikitatik. Umetan hainbat arlotan jardun zuen: beisbola, errugbia, tenisa, igeriketa... eta dantza egitea ere gustuko zuen, baina ez "serio", barruan zituen ezinegonak askatzeko baizik.

Amak beti esaten dit, umetan zerbait gertatzen zitzaidanean, izan ona ala txarra, sartzen nintzela nire gelara, eta han, dantza eginez askatzen nuela barrua; horrela bueltatzen nintzela neure onera.

Dantza eskolak hartzen nerabezaroan hasi zen, zaletasun gisa, Dantza modernoa, klasikoa, flamenkoa, sevillanak... denetarik probatu zuen; sekula ez, ordea, egunen batean dantzaria izan zitekeela pentsatuta. Mugimendua behar zuen, eta beste hainbat jarduera bezala, dantza ere egiten zuen.

18 urterekin Madrilera joan zen Gizarte Lana ikastera, eta hara non, Gizarte Lana ikasten ari zela, dantza garaikidea probatzeko aukera suertatu zitzaion; ikusi, eta halaxe egin zuen, aurrenekoz eta probatu ez ezik liluratuta gelditu zen.

Handik urtebetera edo, gaitasunak eta gogoa bazituelako, eta horretarako adin egokia ere bai, irakasleak kontserbatoriora joatera animatu zuen, eta halaxe egin zuen. "Aurkeztu egin nintzen, proba egin nuen eta hartu egin ninduten". Hala, Madrilgo Mariemma dantza kontserbatorio profesionalean Dantza Garaikidea ikasten hasi zen eta sei urte egin zituen han, unibertsitate ikasketak alboratu gabe. Goizetan unibertsitatera joaten zen, eta arratsaldeetan dantzara.

Kontserbatorioan sei urte egin ostean, kontaktu inprobisazioaren esparrua lantzen hasi zen, irakasle baten eskutik. "Nire ibilbidea markatu duten irakasle batzuk izan ditut, eta horietako bat Cristiane Boullosa izan da. Hark, beste batzuekin batera, FCI Espazioa izeneko dantza eskola zabaldu zuen Madrilen, eta han hasi nintzen kontaktu inprobisazioa lantzen". Bi urteko formakuntza zen berez, baina gerora ere, eskola horri lotuta jarraitzen du. "Han jarraitzen dut bai ikasten eta baita eskolak ematen ere". Ikasteari sekula utzi gabe, dantza konpainietan lanean hasi zen Etxegarai: Omos Uno konpainian, Mey-Ling Bisogno konpainian... Eta 2012an, konpainia propioa sortzeko urratsa eman zuen, Input konpainia, bere sorkuntzak egin ahal izateko.

Aiala Etxegarai:

"Dantza garaikidea probatu, eta mundu berri bat ireki zitzaidan".[1]

Madrilera Gizarte Lana ikastera hiru urterako joan, eta 11 urte geroago, unibertsitateko tituluarekin eta dantzari bihurtuta bueltatu zen etxera. Zaletasuna besterik ez zuena, ogibide du egun Aiala Etxegaraik, Azpeitian bizi den erromoarrak (Bizkaia). Duela urtebetetik, Dinamoko Gorputzaren Eremua du entrenameduetarako txoko, eta ikasturte berriarekin, dantza garaikidea irakasten hasi da han bertan. Berea da Erretratua urriko Azpeitia Guka aldizkarian.

Dantzaz maitemindu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handik urtebetera edo, gaitasunak eta gogoa bazituelako, eta horretarako adin egokia ere, irakasleak kontserbatoriora joatera animatu zuen, eta halaxe egin zuen. "Aurkeztu egin nintzen, proba egin nuen eta hartu egin ninduten". Hala, Madrilgo Mariemma dantza kontserbatorio profesionalean Dantza Garaikidea ikasten hasi zen eta sei urte egin zituen han, unibertsitate ikasketak alboratu gabe. Goizetan unibertsitatera joaten zen, eta arratsaldeetan dantzara. "Urte oso intentsoak izan ziren. Egunean bost ordu dantzan jo eta su aritzen ginen. Oso gustura ibili nintzen, baina gogorra ere izan zen, dantzak zaletasun huts bat izateari utzi egin ziolako, nire bizitzan beste dimentsio bat hartzeko. Nire bizitzaren erdigune bilakatu zen, eta obsesio bat ere bai".

  • Piel Rota (2012)[2]
  • Play (2015)[2]
  • Imperfectas (2019)[2] (Eusko Jaurlaritzaren Koreografia Sorkuntzarako Laguntza izan zuen)
  • Nosotros // Un. Y. Dos (2017)[2]
  • El arte de no ser (2023)[2][3]
  • Play lanarekin Madrilgo 29. koreografia lehiaketako Gazte Sariaren irabazi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Aiala Etxegarai: "Dantza garaikidea probatu, eta mundu berri bat ireki zitzaidan - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (kontsulta data: 2025-02-05).
  2. a b c d e f Artezblai. (2023-03-13). «Aiala Etxegarai reflexiona en su nueva pieza sobre el frenético ritmo diario y las redes sociales» Artezblai (kontsulta data: 2025-03-09).
  3. Oficialdegui, Amaia. (2024-04-19). «Aiala Etxegarai denuncia la dependencia al móvil en el festival de Bilbao La Vieja» El Correo (kontsulta data: 2025-03-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]