Aiara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aiara
 Araba, Euskal Herria
Aiarako udaletxea arespalditzan.jpg
Aiarako udaletxea, Arespalditzan
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Aiaraldea
Izen ofiziala Aiara / Ayala
Alkatea Gentza Alamillo Udaeta EAJlogo.jpg
Posta kodea 01476
INE kodea 01010
Herritarra Aiarar
Kokapena
Koordenatuak 43° 04′ 36″ N, 3° 04′ 44″ W / 43.07656°N,3.07892291784°W / 43.07656; -3.07892291784Koordenatuak: 43° 04′ 36″ N, 3° 04′ 44″ W / 43.07656°N,3.07892291784°W / 43.07656; -3.07892291784
Aiara hemen kokatua: Araba
Aiara
Aiara
Aiara (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 140,85 km2
Distantzia 46 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 2.875 biztanle (2015) — (Red Arrow Down.svg -1)
% 50,46 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,54
Dentsitatea 20,41 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 31,26
Zahartze tasa[1] % 15,39
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 59,46
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 81,77 (2011)
Genero desoreka[1] % 9,14 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,68 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 27,42 (2010)
Euskararen erabilera

4,7 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.aiarakoudala.com

Aiara (ofizialki Aiara / Ayala) Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Gasteiztik 46 bat kilometrora dagoena. Udalerriak Arespalditza du herriburu, eta beste 22 herriz ere osatua dago; populatuena Luiaondo da.

Aiaraldeko eskualdea osatzen du Amurrio, Artziniega, Okondo eta Laudio udalerriekin batera.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiarak mugakide ditu iparraldean Gordexola (Bizkaia), hegoaldean Merindadeak (Burgos) eta Urduña (Bizkaia), hego-ekialdean Amurrio, ipar-ekialdean Okondo eta Laudio, eta mendebaldean Artziniega eta Burgosko probintziako Merindadeak.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorobel mendilerroa udalerriaren hegoaldean dago, Burgosko probintziako Merindadeen eskualdetik banatzen duela.

Ikustekoa da Soxotik gertu dagoen Peñaladros izeneko ur-jauzia, 25-30 metroko garaiera duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki garrantzi handia izan du, batez ere Erdi Aroan, azken hamarkadetan gainbehera badator ere. Gaur egun 3.000 biztanlera ere ez da heltzen udalerri osoa.

Historiaurreari dagokionez, hiru trikuharri aurkitu dira Aiaran; haietariko bi Añesen, eta Menoion bestea. K. a. XXV. mendekoak omen dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiara udalerria 24 herriz osatua dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Aiarak ez zuen gora-behera demografiko handirik izan XX. mendean. Mende horren bigarren erdialdean beherakada txiki bat izan zuen, baina XXI. mendearen hasieran biztanleak irabazi zituen.

Aiarako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko Josu Artetxe hautatu zuten alkate. 2015ko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJ alderdiko Gentza Alamillok eskuratu zuen alkatetza.

Aiarako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
648 (% 40,63)
4 / 11
477 (% 29,92)
Euskal Herria Bildu*
4 / 11
571 (% 35,80)
4 / 11
609 (% 38,08)
Aiara Batuz
2 / 11
245 (% 15,36)
2 / 11
356 (% 22,70)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
85 (% 5,33)
1 / 11
130 (% 6,04)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendera arte ibarreko herri batzuetan euskara mantendu egin zuten, baina hortik aurrera gainbehera handia gertatu da Aiaran. Gaur egun, aiararren ia laurdena euskalduna da, eta haiek biltzeko asmoz Hogeitalau Euskara Elkartea sortu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiarar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aiara Aldatu lotura Wikidatan


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa