Aiara (familia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etxeko armarria.

Aiara familia edo Aiara Etxea Arabako Erdi Aroko leinu noblea izan zen. Ahaide Nagusien arteko gerretan (XIII-XV. m.), ganbotarren burua zen eta Arabako lautadan kokatuta zeuden euren defendatzaileak.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendearen amaieran, Lautadako eta inguruetako senide nagusiak eta landako nobleziako kideak Gasteizera iristen hasi ziren, hiribilduko kontzejuaren barruan presentzia izateko eta merkataritza-kontrolarekin aberasteko helburuarekin. Honek, bata bestearen atzetik gatazkak sortu zituen, eta leinu hauek bi bandotan bildu ziren: Callejatarrak eta Aiatarrak, oinaztarren eta ganboatarren arteko bando-borrokaren gatazka berri bati erantzuten ziona, hurrenez hurren.

Bere izenak dioen bezala, Aiaratarrak Aiarari estuki lotuta zeuden. Fernan I.a Perez Aiarakoa bera, Aiarako jauna, Gasteizera erretiratu zen, eta han fraide domingotar gisa hil zen 1385ean. Handikiak izanda ere, artisau gremioekin eta herri xumearekin harremanak zituzten, eta 1423an azken hauen eskubideen alde azaldu ziren.[1] Saltzedo, Abendaño, Iruña eta Larrinzar leinuekin loturak izan zituzten.

Gasteizko leinuek San Migel Goiaingeruaren eliza zuten bilgune(gainera, 1181ean Antso VI.a Jakitunak eliza sortu zuenetik, zinpeko eliza izan zen).

Bi aldeek dorretxeak eraikiarazi zituzten hiriko gune estrategikoetan eta aterpe gotortuetan, hiriko gune eta kaleak menderatzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antonio Rivera, "Historia de Álava", Ed. NEREA, 2003
  2. CONOCIENDO ALAVA y Vitoria-Gasteiz: LA LUCHA DE BANDOS (GUERRA DE BANDERÍAS)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.