Aiko printzesa
| Aiko printzesa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hospital of the Imperial Household (en) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Kōkyo |
| Lehen hizkuntza | japoniera |
| Familia | |
| Aita | Naruhito |
| Ama | Masako enperatriza |
| Leinua | Japoniako Leinu Inperiala |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Gakushuin Kindergarten (en) (2006ko apirilaren 3a - 2008ko martxoaren 15a) Gakushuin Lehen Hezkuntzako Eskola (2008ko apirila - 2014ko martxoa) Q114925944 (2014ko apirila - 2017ko martxoa) Q114925945 (2017ko apirila - 2020ko martxoa) Q109356941 (2020ko apirila - 2024ko martxoa) : japoniera, Japonierazko literatura |
| Hizkuntzak | japoniera ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aristokrata eta ikaslea |
| Jasotako sariak | |
| Musika instrumentua | pianoa biolina |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | sintoismoa |
Aiko, Japoniako familia inperialean Toshi printzesa izenez ezaguna (敬宮愛子内親王, Toshi-no-miya Aiko Naishinnō; Tokio, 2001eko abenduaren 1a), Naruhito enperadorearen eta Masako enperatrizaren alaba bakarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ama Masakoren lehen haurdunaldia 1999ko abenduan iragarri zen, baina berezko abortua gertatu zen. Hura gaindituta, Aiko 2001ean jaio zen Etxe Inperialeko Agentziako Ospitalean, Tokioko Jauregi Inperialean. [1]
Gakushuin Unibertsitatean japoniar literatura eta japonieran gradu ikasketak egin ditu.[2]
Oinordekotzatik kanpo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enperadorearen alaba bakarra izan arren, ez da tronurako oinordeko, Japonian emakumezko bat ezin baita estatuburu subirau izan, gizonezko enperadore baten pareko, lege saliko bat baitago indarrean. 1947ko Etxe Inperialaren Legea aldatu egin beharko zatekeen emakume batek Krisantemoaren Tronua hartu ahal izateko, baina 2025 bitartean ez da aldaketa hori gauzatu, nahiz eta inkesten arabera japoniar gehiengoak hala nahi lukeen. Gauzak horrela, 2025ean, ez da tronuaren oinordeko legala, enperadorearen iloba bat baizik, Aikoren lehengusu Hishahito printzea.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Press, The Associated. (1 de diciembre de 2001). Girl Born to Japan's Princess. ISSN 0362-4331..
- ↑ Princess Aiko to enter Gakushuin University in Tokyo in April. Asahi 21/2/2020.
- ↑ (Ingelesez) Jureidini, Ben. (2025-03-28). «A major royal debut! Princess Aiko of Japan, whose birth sparked a national debate, attends her first state banquet» Tatler (kontsulta data: 2025-06-04).