Aileen Baviera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aileen Baviera
Aileen Baviera.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAileen San Pablo
JaiotzaManila1959ko abuztuaren 26a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaManila2020ko martxoaren 21a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
HeziketaUniversity of the Philippines Diliman (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksinologoa, politologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Filipinetako Unibertsitatea

Aileen San Pablo Baviera (1959ko abuztuaren 26a - 2020ko martxoaren 21a) filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa izan zen. Filipinetan Txinari buruzko gaietan pertsonarik adituenetako bat zen.

1979ko urrian Atzerriko Zerbitzuan lizentziatu zen Filipinetako Unibertsitatean. Pekingo Unibertsitatean Txinako Historia Modernoa ikasten ari zenean, Txinan ikerketak egiteko aukera izan zuen. Bien bitartean txinera ikasi eta herrialdearen iparraldea eta mendebaldea ezagutu zuen. 1989an Asiar Gaietan master diploma lortu zuen, Txinan eta Ekialdeko Asian espezializatuz. 2003an Politika Zientzian doktoratu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]