Aiman al-Zawahiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aiman al-Zawahiri
Ayman al-Zawahiri portrait.JPG
(2001)
2. General Emir of Al-Qaeda (en) Itzuli

2011ko ekainaren 16a - 2022ko uztailaren 31
Osama bin Laden
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأيمن مُحمَّد ربيع الظواهري
JaiotzaMaadi (en) Itzuli1951ko ekainaren 19a
HerrialdeaEgiptoko Erresuma  (1951 -  1952)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1971)
 Egipto  (1971 -  1990)
aberrigabea  (1990 -  2022)
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaKabul2022ko uztailaren 31 (71 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: drone strike (en) Itzuli
HiltzaileaCIA
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaKairoko Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakzirujaua, Ulema eta buruzagi militarra
KidetzaEgyptian Islamic Jihad (en) Itzuli
al Kaida
MugimenduaSalafi jihadism (en) Itzuli
Izengoitia(k)Abdul Mu'iz
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAfganistango gerra
insurgency in Khyber Pakhtunkhwa (en) Itzuli
Terrorismoaren aurkako gerra
Sei Eguneko Gerra
Afganistango gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
IMDB: nm1686942 Edit the value on Wikidata

Aiman Mohammed Rabie al-Zawahiri (arabieraz: أيمن محمد ربيع الظواهري‎Aiman Mohammed Rabie al-Zawahiri; Giza, Egiptoko Erresuma, 1951ko ekainaren 19a - Kabul, Afganistan, 2022ko uztailaren 31) egiptoar medikua eta Al Kaida erakunde terrorista islamistaren burua izan zen.[1][2]

2000ko urriaren 12ko USS Cole destruktore estatubatuarraren aurkako atentatua planifikatu zuela eta 2001eko irailaren 11ko atentatuak koordinatu zituela uste dute.[3]

Sendagilea zen, eta 1980ko hamarkadatik zebilen islamismoan militatzen. Espetxean egon zen Egipton, eta, askatu zutenean, herrialdetik alde egitea erabaki zuen.[4] Egiptoko Jihad Islamikoa erakunde terroristako burua izan zen. Osama Bin Ladenen aholkularia, medikua eta begikoa izan zelako, baita munduan zehar erasoak egin zituzten hainbat erakunde islamistetako kide aktibo izateagatik ere, mundu osoan ezaguna izan zen.[5] FBIk Estatu Batuen eta Mendebaldeko beste herrialde batzuen aurkako eraso terroristetan parte hartu zuela ere susmatzen du, 1998ko abuztuaren 7an Estatu Batuek Kenyan eta Tanzanian zituzten enbaxadei egindako erasoak barne.[6]

Aiman al-Zawahirik hiru hizkuntza hitz egiten zituen: arabiera, ingelesa eta frantsesa. Hainbat ezizen zituen, horien artean Abdallah, Abu Muhammad, Abu Fatima, Muhammad Ibrahim, Abu al Muiz, Doktorea, Profesorea, Emirra, Nur, Ustaz (Maisua) eta Abdel Muaz. «Doktor Heriotza»[7] eta «Heriotzaren Doktorea» ere zioten.

Osama Bin Ladenen heriotzaren ondoren, munduko terroristarik bilatuena izatera pasa naiz.[8][9] Washingtonen arabera, Kabulen ezkutatuta bizi zen Al-Zawahiri, haren familiarekin. Senideekin zegoen hil zutenean. Bi misil Hellfire jaurti zizkioten, baina, Etxe Zuriaren arabera, beste inork ez zuen minik hartu erasoan.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]