Aimar Olaizola
Aimar Olaizola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Goizueta, 1979ko azaroaren 13a (43 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | esku huskako pilotaria |
Pilota | |
Enpresa | Baiko Pilota |
Debuta | 1988ko apirilaren 12a |
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Pisua | 87 kilogramo |
Altuera | 1,83 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Aimar Olaizola Apezetxea,[oh 1] pilota arloan Olaizola II.a deituraz ezaguna (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1979ko azaroaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Baiko Pilota enpresarekin. Esku huskako pilotako lehiaketa nagusietan (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) Aimar Olaizola da irabazlearen txapel gehien jantzi dituena, jardunean diren pilotarien artean: hamalau txapel, guztira. Esku huskako inoizko pilotari guztien zerrendan, 20 txapel jaso zituen Julian Retegi handia baizik ez da gorago ageri titulu kopuruari dagokionez. Olaizola da historian final gehien jokatu duen pilotaria. Aimarren kirol ibilbideko joko boladarik onena, 2011, 2012 eta 2013. urteetan izan da.
Olaizola II.aren ezaugarri nabarmenenetakoak dira ezker gantxo ikaragarria eta defentsa, baina postura guztiak ezin hobeto kontrolatzen ditu, ezkerrarekin batez ere. Ezagunak dira Juan Martinez de Irujoren aurka jokatu dituen partida ikusgarriak, buruz buru bereziki; izan ere, esku huska, Irujo eta Olaizola dira pilotari nabarmenenak XXI. mendean. Aimar Olaizola Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian nabarmendu da gehien; Olaizolaren ezaugarrietara hobekien egokitzen den neurria da, horixe du txapelketarik gogokoena, eta bera da neurri horretan txapel gehien (zazpi) jantzi duen inoizko pilotaria.[1]
Bilboko Bizkaia pilotalekuan 2021eko irailaren 15ean egindako prentsaurreko batean iragarri zuen pilota profesionaletik erretiroa hartuko zuela, azaroaren 13an.[2]
Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Buruz buruko txapelduna: 2005, 2007, 2012 eta 2013.
- Lau eta erdiko txapelduna: 2002, 2004, 2005, 2008, 2011, 2012 eta 2013.
- Lau eta erdiko txapeldunordea: 2014.
- Binakako txapelduna: 2008, 2011 eta 2016.
- Binakako txapeldunordea: 2003, 2006, 2009, 2014.
- Bigarren mailako buruz buruko txapelduna: 1999.
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2003 | Patxi Ruiz | Olaizola II.a | 22-7 | Atano III.a |
2005 | Olaizola II.a | Martinez de Irujo | 22-18 | Atano III.a |
2006 | Martinez de Irujo | Olaizola II.a | 22-17 | Atano III.a |
2007 | Olaizola II.a | Barriola | 22-10 | Atano III.a |
2009 | Martinez de Irujo | Olaizola II.a | 22-12 | Atano III.a |
2011 | Xala | Olaizola II.a | 22-19 | Bizkaia |
2012 | Olaizola II.a | Martinez de Irujo | 22-7 | Bizkaia |
2013 | Olaizola II.a | Martinez de Irujo | 22-7 | Bizkaia |
2015 | Urrutikoetxea | Olaizola II.a | 22-19 | Bizkaia |
2018 | Altuna III.a | Olaizola II.a | 22-14 | Bizkaia |
Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2002 | Olaizola II.a | Barriola | 22-13 | Ogeta |
2004 | Olaizola II.a | Barriola | 22-08 | Ogeta |
2005 | Olaizola II.a | Xala | 22-05 | Atano III.a |
2008 | Olaizola II.a | Martinez de Irujo | 22-17 | Atano III.a |
2011 | Olaizola II.a | Martinez de Irujo | 22-12 | Bizkaia |
2012 | Olaizola II.a | Bengoetxea VI.a | 22-9 | Ogeta |
2013 | Olaizola II.a | Martinez de Irujo | 22-16 | Ogeta |
2014 | Martinez de Irujo | Olaizola II.a | 22-17 | Bizkaia |
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2003 | Koka - Beloki | Olaizola II.a - Pascual | 22-15 | Atano III.a |
2006 | Martinez de Irujo - Martinez de Eulate | Olaizola II.a - Zearra | 22-11 | Ogeta |
2008 | Olaizola II.a - Mendizabal II.a | Titin III.a - Laskurain | 22-17 | Ogeta |
2009 | Martinez de Irujo - Goñi III.a | Olaizola II.a - Mendizabal II.a | 22-21 | Atano III.a |
2011 | Olaizola II.a - Begino | Xala - Beroitz(1) | 22-14 | Bizkaia |
2014 | Martinez de Irujo - Barriola | Olaizola II.a - Aretxabaleta | 22-13 | Bizkaia |
2016 | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | Martinez de Irujo(2) - Rezusta | 16-10 | Bizkaia |
2020 | Ezkurdia - Martija | Olaizola II.a - Urrutikoetxea | 22-13 | Bizkaia |
(1) Finalean Beroitzek Barriola ordezkatu zuen, azken hori min hartuta zegoelako eta enpresek atzerapenik onartu ez ziotelako (nahiz eta 1990az geroztik izan diren finalista lesionatu guztiei atzerapena onartu zaien).
(2) Irujok eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen 11-10ekoan, eta jarraitzen saiatu zen arren, bertan behera utzi zuen finala.[3]
Bigarren mailako buruz buruko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1999(1) | Olaizola II.a | Hirigoien | 22-16 | Astelena |
(1) 1999an bigarren mailako buruz buruko bi txapelketa jokatu ziren, Aspe eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Abizena Olaizola idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Olaitzola onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Magro Eizmendi, Imanol. (2014-12-11). «Zahartu nahi ez duen beste bat» Berria.
- ↑ Astiz, Julen Etxeberria-Iñigo. «Aimar Olaizolak erretiroa hartuko du azaroaren 13an» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-15).
- ↑ Magro Eizmendi, Imanol. (2016-04-10). «Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan» Berria.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Asier Olaizola Olaizola I.a, anaia