Aina Moll Marquès

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aina Moll Marquès

(2013)

1. Q54834190 Itzuli

1980ko maiatzaren 16a - 1988ko irailaren 12a
← baliorik ez - Miquel Reniu i Tresserras (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAina Moll Marquès
JaiotzaCiutadella de Menorca1930eko abuztuaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPalma Mallorcakoa2019ko otsailaren 9a (88 urte)
Familia
AitaFrancesc de Borja Moll i Casasnovas
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
IES Joan Alcover (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, politikaria, soziolinguista eta Catalan teacher (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Editorial Moll (en) Itzuli
IES Joan Alcover (en) Itzuli  (1959 -  1980ko urria)
Kataluniako Generalitatea  (1980ko maiatzaren 16a -  1988ko irailaren 12a)
Balear Uharteetako Gobernua  (1989 -  1996)
Jasotako sariak
KidetzaKatalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila

Aina Moll Marquès ( Ciutadella de Menorca, 1930eko abuztuaren 14aPalma Mallorcakoa, 2019ko otsailaren 9a ) Herrialde Katalanetako filologo eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francesc de Borja Moll hizkuntzalariaren alaba nagusia zen, eta harekin lankidetzan aritu zen Diccionari català-valencià-balear delakoaren azken bi liburukietan, katalanaren dialekto nagusiak dokumentatu zituen lan inportantea. 1953an, lortu zuen lizentziatura Filologia Erromanikoan, eta Parisen, Estrasburgon eta Zurichen zabaldu zituen ikasketak[1].

Politikan, Balear Uharteetako autonomia finkatzeko garaian transferentziak negoziatzeko lehen taldean egon zen 1980ko hamarkadaren hasieran, eta Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia izan zen 1980tik 1988ra. 1995etik 1996ra bitartean Balearreko gobernuko aholkulari linguistikoa izan zen.

2020an, Kataluniako Generalitateak katalana digitalki garatzeko ekimen bati AINA deitu zion Aina Mollen omenez[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aina Moll i Marquès | enciclopèdia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).
  2. (Katalanez) «Neix ‘AINA’, el projecte del Govern per garantir el català en l'era digital» Departament de Polítiques Digitals i Administració Pública (Noiz kontsultatua: 2020-12-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]