Ainara Lasa Perez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainara Lasa Perez

Bizitza
JaiotzaOiartzun1975eko abuztuaren 15a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksortzailea
Enplegatzailea(k)Berria

Twitter: ainariss Instagram: ainariss Edit the value on Wikidata

Ainara Lasa Perez (Oiartzun, Gipuzkoa, 1975eko abuztuaren 15a) gipuzkoar artista eta kultur eragilea da.  

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederren ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean [1],eta diseinu grafiko eta marketin formakuntzak hartu zituen ondoren. Errenteria-Oreretan Ibainet euskarazko informatika gunean koordinatzaile aritu zen eta ondoren, Argian harpidetza sailean teknikari. 1999tik 2003ra zinegotzi izan zen Errenteriako Udalean, Euskal Herritarrok-en izenean. 2004tik BERRIA Taldean[2] dihardu lanean, kanpo harremanen eta marketinaren esparruan. Sortzaile gisa 2010ean egin zuen bere lehenengo erakusketa, eta kulturari eta pentsamendu feministari lotutako hainbat dinamikaren sortzaile eta bultzatzailea ere bada: Hitzen Lihoa[3] Eskafandra bilduma feminista,[4] Oiartzungo Kulturaz Bete Arte, Lokatza podcasta[5]

Artista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean egin zuen (H)ariketak lotzea askatzea denean instalazioa. Bizikleta istripu batek eragindako gelditu beharra inspirazio hartuta, erradiografia, hari eta burdindegiko materialarekin, emozioak bizi diren lurraldeak argi kaxen bidez irudikatu zituen.[6]

2013an Falta (ez ) diren gauzak erakusketa plazaratu zuen, gatazka politikoak eragindako haurtzaroko bizipenak, ausentziak eta presentziak abiapuntu hartuta.

Erakusketa oinarri hartuta, Edo argitaletxearen proposamenez, liburu formatura ekarri zuen lana, Allende Arnaiz eta Idoia Beratarbideren laguntzarekin.

2018an Fotosintesia obra aurkeztu zuen; mugikorrarekin erregistratutako paisaiak aurkeztu zituen lan honetan, mugikorreko aplikazioen bidez eraldatuta. Momentuan sentitzen zuen gizartearen paralisiari, ni intimoenetik hasita erantzun zion eta errealitate berriak asmatzeko aukerez mintzo zen argazkilaritza lana aurkeztu zuen.

2018an hasitako Fotosintesiaren argazki erregistroetan sakontzen dihardu, eta sareetan ikus liteke lan horren emaitza.

Errenteria-Oreretako Eraldaketa Feministarako Eskolaren barruan, argazki konposizioa eta bakarrizketa aurkeztu zituen King Kong ehiza izenarekin, Eskafandra bilduma feministan euskaraz argitaratutako Virginie Despentesen King Kong teoria oinarri hartuta.

2020an Alaia Martin bertsolariarekin batera, Hiru Binaka ekimen artistikoan aritu zen Kulturabirusa dinamikaren barruan.[7]

2021ean, Mugakidetzan: Bertsoa eta irudia inprobisatzen esperimentu partehartzailea garatu zuen Alaia Martinekin pandemiak ezarritako mugetatik abiatuta.

Horien gainera, Bardea Etxaldearen[8] ardo naturalean hainbat etiketa diseinatu ditu, eta Idurre Eskisabelen Goseak janak liburuaren eta Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezen M ama, eme, ume liburuaren azalak egin ditu.

Kultur eragilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat kultur dinamika eta egitasmotan parte hartu izan du.

Hitzetik Hortzera bertso programan jardun zen off-eko esatari lanetan, eta G Puntua txapelketaren antolatzaile taldeko kide izan zen.

Oiartzungo Hitzen Lihoa kolektiboko kide da 2019tik.

Oiartzungo Kulturaz Bete Arte dinamikaren talde eragileko kide da 2021etik.[9]

Oiartzungo sortzaileen sareko kidea da.

Eragile euskaltzale eta feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko hedabideetan ardaztu du ordainpeko lan jarduna, lehenengo Argian eta gero Berrian. Euskaltzaletasuna eta feminismoa oinarri hartuta bultzatu zuen beste hainbat lagunekin pentsamendu feministari eskainitako Eskafandra[4] bilduma, eta liburuen diseinuez arduratu da.[10]

2021ean Lokatza podcasta[11] gidatu zuen Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel  eta Lorea Agirrerekin batera; egungo mundua feminismoaren begiradatik aztertu eta ulertzeko saiakera da, mundua lokatzetan jartzeko. Ondas saria eman zioten podcastari 2022an.[12]

Herritar aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[13]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (2010-2011) (H)ariketak lotzea askatzea denean. Xenpelar etxean, Okendo kultur etxean, Modotti tailerrean, Oiartzungo udalbatza aretoan.
  • (H)ariketak, lotzea askatzea denean erakusketaz Oarsoaldeko Hitzan[14]
  • (H)ariketak, lotzea askatzea denean erakusketaz Diario Vascon[6]
  • (2013-2014) Falta (ez) diren gauzak. Mikelazulon, Garoan, Torreluzean. (H)ariketak, lotzea askatzea denean erakusketaz Oarsoaldeko Hitzan[14]
  • (2017) Gu hobeto ikusteko erakusketa kolektiboa.[15]
  • (2018) Fotosintesia. Xenpelar etxean.[16]
  • (2021) Puskak biltzen erakusketa kolektiboa.Oiartzungo Arizmendienean.[17] [18]

Instalazioak/Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripu batek eraginda barrura begira jartzeko baliatutako lana
Fotosintesia proiektuaren barruan egindako erretratu seriea, norbere burua eraldatzea bilatzen duena.
Deserriko tokiak eta haurtzaroko presentzia sekretuak abiapuntu dituen lana.
Paisaien aldaerak proposatzen dituen seriea, bizi garen munduaren aldaketa beharraren aldarri gisa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Arte Ederren Fakultatea - Arte Ederren Fakultatea - UPV/EHU» Arte Ederren Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  2. Berria.eus. «Berria - Euskal Herriko euskarazko egunkaria» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  3. Erik, Gartzia(e)ko. (2018-11-16). «'Hitzen Lihoa', herrian ehuntzen den sorkuntza azaleratzeko» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  4. a b Eskafandra liburu bilduma. Jakin.eus.[Betiko hautsitako esteka]
  5. «EITBpodkast Lokatza EITBko podcasta» www.eitb.eus 2022-12-15 (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  6. a b (Gaztelaniaz) «El arte está en el interior» El Diario Vasco 2010-10-31 (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  7. HIRU BIÑAKA emanaldia (2). OIARTZUN. (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  8. «BARDEA ETXALDEA» www.bardeaetxaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).[Betiko hautsitako esteka]
  9. kulturaz bete arte. (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  10. AINARA LASA - EMAKUMEAK, ARRAZA ETA KLASEA - DURANGOKO AZOKA - AURKEZPENA. (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  11. «01. Ahotsa lokatzetan» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  12. Erik, Gartzia(e)ko. (2022-02-24). «Ainara Lasa: "'Lokatza'-k Ondas saria jasotzea sorpresa izan da"» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  13. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  14. a b «Ainara Lasa Perez: “Barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea da”» Oarsoaldeko Hitza 2011-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  15. «'Gu hobeto ikusteko'» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-08-29 (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  16. Ainara Lasaren ‘Fotosintesia’ erakusketa lehendabizikoz Xenpelar Etxean – Herribizia. (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  17. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-07-30). «'Puskak biltzen' erakusketarekin gozatzeko, beste hilabete bat gehiago» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  18. «'Puskak biltzen' erakusketa, Arizmendi-enean» El Diario Vasco 2021-07-03 (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1][Betiko hautsitako esteka] Bizitzaz, Oiartzun irratiko Zana zalako saioan
  • [2] Ibilbideaz Ttap aldizkarian
  • [3] Edo argitaletxearekin aurkeztutako Falta (ez) diren gauzak liburuaz

[[Kategoria:1975} jaiotzak]]