Ainhoa Albisu Larrea
| Ainhoa Albisu Larrea | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1967 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2026ko urtarrilaren 21a (58/59 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | administrari laguntzailea eta lay-out designer (en) |
Ainhoa Albisu Larrea (Donostia 1967 - 2026), Euskaldunon Egunkarian hastapenetik lan egin zuen euskalgintzako langilea izan zen, Euskaldunon Egunkariaren auzian atal ekonomikoan auzipetu zutena Egunkaria itxi ondoren. Auzipetze horren gainetik, Berria egunkariaren lantaldean jardun zuen hasieran, 2026an hil zen arte.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaldunon Egunkariaren sorreran, 1990. urtean, diseinatzaile eta maketatzaile lanetan egin zuen lan Ainhoa Albisuk hasieran, eta administrazio alorrean gero. Azken jardun horregatik auzipetu zuten gero.[1]
2003ko otsailaren 20an itxi zuten indarrez Euskaldunon Egunkaria, eta auzibide bat hasi zuen Juan del Olmo epaileak ETAren eta Euskaldunon Egunkariaren artean harremana zegoelakoan. Auzibide hori epaiketara iritsi zen eta 2010. urtean absolbitu zituzten han akusatutakoak, baina 2003ko urrian, ustezko delitu ekonomikoengatik beste auzibide bat ere hasi zuen Del Olmok, eta horrek aurrera egin zuen. Zortzi lagun egon ziren auzipetuta atal ekonomiko auzian, horien artean Ainhoa Albisu. Gainerakoak Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxemari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena eta Begoña Zubeltzu izan ziren.
Fiskaltzak 128 urteko kartzela zigorra, eta 221 milioi euroko isuna eskatu zuen pertsona horientzat. Une batean, Gipuzkoako Lurralde auzitegiak eta Donostiako Zigor Epaitegiak kausaren artxiboa erabaki zuten, baina Espainiako Fiskaltzak helegitea jarri zuen, epaiketa egitea nahi zutelako. Donostiako Auzitegiak auzia preskribituta zegoela ebatzi zuen ondoren, eta fiskalak beste helegite bat jarri ondoren, azkenean Lurralde Auzitegiak arrazoia eman zion Donostiako epaitegiari eta behin betiko itxi zuen auzia, 2014ko urrian. Albisu eta besteak hamaika urte egon ziren kinkan Euskaldunon Egunkarian lan egiteagatik urte luzeetako kartzela zigorra jasoko ote zuten.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Alberdi, Iosu. (2026-01-21). «Ainhoa Albisu BERRIAko lankidea hil da» Berria (kontsulta data: 2026-01-23).
- ↑ Sustatu. (2026-01-22). «Ainhoa Albisu, Egunkariaren sorrerako langilea eta auzipetua gero, hil egin da» sustatu.eus (kontsulta data: 2026-01-23).