Edukira joan

Ainhoa Etxaide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau sindikalistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxaide».
Ainhoa Etxaide

Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1972 (53/54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraksindikalista
KidetzaLangile Abertzaleen Batzordeak

Ainhoa Etxaide Amorrortu (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972), sindikalista, LABeko idazkari nagusia izan zen 2008tik 2017ra, euskal sindikatu handietako baten buru izatera iritsi den lehen emakumezkoa izanik.

Arrantzale familia batean jaio zen eta ikasketaz UPV/EHUn Zuzenbideko lizentziaduna da.[1][2]

2005a geroztik bere bikotekidea den Kakun Guarrotxenarekin seme baten ama da.[3]

Bi urtez Ikasle Abertzaleak elkarteko zuzendaritzako kide izan zen. 1996an LABeko Gazteen ardura hartu eta sindikatuaren idazkaritza nazionalean sartu zen. 2000an politika sozialaren ardura hartu zuen eta batzorde exekutiboan aritu da, azkenaurreko biltzarrean idazkari nagusiorde hautatu zuten arte. 2008ko LABko Barakaldoko kongresuan idazkari nagusi hautatu zuten Rafa Diezen ordez.[4] 2017an utzi zuen kargua eta geroztik feminismoaren alorraren ardura darama LABen..[5][1][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Berria.eus. «Ainhoa Etxaide. (Hondarribia, Gipuzkoa, 1972)» Berria (kontsulta data: 2018-08-17).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2008-05-24). «Toda una vida profesional en la central» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2018-08-17).
  3. Berria.eus. «Adostua, eraikia, partekatua» Berria (kontsulta data: 2018-08-17).
  4. Berria.eus. «LAB Ainhoa Etxaideren aukera aztertzen ari da idazkari nagusi posturako» Berria (kontsulta data: 2018-08-17).
  5. NAIZ, INFO. (). «Garbiñe Aranburu proposatu dute LABeko idazkaritza nagusian Etxaideren lekukoa hartzeko» naiz: (kontsulta data: 2018-08-17).
  6. Berria.eus. ««Hau infernua izaten ari dela esan diet lankideei»» Berria (kontsulta data: 2018-08-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.