Edukira joan

Ainhoa Urien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainhoa Urien

Bizitza
JaiotzaAbadiño1995eko uztailaren 18a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta pilotaria

Literaturaren Zubitegia: 1039
Ehun zaldi trostan

Ainhoa Urien Telletxe (Abadiño, Bizkaia, 1995eko uztailaren 18a) idazlea eta pilotaria da

Ainhoak Zelaietako Herri Eskolan ikasi zuen 12 urtera arte, ondoren DBH Traña-Matienako institutuan eta Batxillerra Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan.

Filosofia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian.

Mondragon Unibertsitatean (Aretxabaleta) berriz, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT). Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista graduondokoa, UEUn (Eibar).

Idazlea eta pilotaria izateaz gain, bertsozalea ere bada.

Abadiñoko bertso-eskolan aritua. 2017an gai-jartzaile hasi zen, Eskolartekoan, Bizkaiko Taldekakoan eta Durangaldeko Kopla Txapelketan.[1][2]

Idazle ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle sena betidanik izan du. Umetan irakurzaletasun handia eta idazteko grina. Lehenengo ipuina 12 urterekin idatzi zuen, eta Abadiñoko Ipuin Lehiaketako irabazle suertatu zen.

Gaur egun Anboto astekariko zutabigilea da.[3] Bere zenbait poemak Maiatz aldizkarian argitaratuko ditu. Bere lehen liburua Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoa 2020an argitaratu du.[4] 2009ko udan, Ainhoak 14 urte bete zituenean Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak poema liburua oparitu zion amak baita koaderno berde bat ere, forma geometriko doratu eta gorriekin, ordutik bata zein bestea mimo handiz irakurri, zikindu eta gorde omen ditu, erabiliaren erabiliaz sentimenduz eta bizipenez bete eta ajatu diren arte, lehen liburua borobildu duen arte.[5]

  • Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan (2020, Pamiela).[6][7]
  • Ehun zaldi trostan. (2025, Elkar). Ignacio Aldekoa bekari esker idatzitako liburua.[8][9]
  • Hamarreko txikia liburuko 10 ipuinetako bat, Mapa ez da lurraldea izenekoa ipuina osatu zuen, Udalbiltzak agindutako egonaldia Goi Erriberako (Nafarroa Garaia) egokitu zitzaiola, Mendabian, Lodosa, Sartaguda, Andosilla eta Sesman ibili ondoren.[10][11]
  • Euskal kultura segurua da? Ainhoa Urien Telletxe. Jakin,  0211-495X, 247 zk., 2021, or. 29-48.[12]
  • 2011n Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak antolatutako haur eta gazteentzako literatura lehiaketan saria lortu zuen.
  • 2012an Euskaltzaindiak antolatutako Resurrección María de Azkue literatura saria irabazi zuen.[13]
  • 2012an Abadiñoko Udalak antolatzen duen herriko gazteentzako literatur lehiaketarako irabazlea.[14]
  • 2012an Durangoko Udalak antolatzen duen Julene Azpeitia literatur lehiaketa irabazi zuen, zegokion kategorian eta poesiaren atalean.
  • 2016an Durangoko Berbaro Elkarteak antolatu zuen "365ipuin" kontakizun laburren lehiaketa irabazi zuen.[15]
  • Arabako Foru Aldundiak, euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko, ipuin modalitatean sortutako Ignacio Aldekoa beka eskuratu zuen Urienek eta 8.000 euro jaso zituen beka irabazita.[16]
Surrandi, surrandi pastorala

Pilotari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotan, ume-umetatik ibili da, Abadiñoko Atxarte Pilota Elkartean lehenengo, eta gero, palan hasteagaz batera, Abadiñoko Tornosolo taldean, bai trinketean (paleta argentinarraren modalitatean) eta baita frontoian ere (ezker horman gomazko paletarekin). Gaur egun, Hernaniko Palistak klubean aritzen da palista moduan.

Pilotari ibilbidea palista izatearekin ere uztartzen du, gaur egun, palan jokatzen baitu, batez ere federazioak antolatutako txapelketetan eta txapelketa herrikoietan.

  • 2017-2018: Laboral Kutxa Emakume Master Cup-Promozio Maila, txapelduna Amaia Vicariorekin.[17]
  • 2017an eta 2018an: Torneo de Pelota Femenino IX Centenario Santo Domingon". Txapelduna Amaia Araiztegi bikotekidearekin.[18]
  • 2019an Emakumea Pilotari txapelketako 1. mailako txapeldun bilakatu zen Patri Espinar bikotekidearekin batera.[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Ainhoa Urien - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2020-09-17).
  2. (Gaztelaniaz) Kmon. «Gai jartzailea: Ainhoa Urien en Durango» www.kmon.info (kontsulta data: 2020-09-17).
  3. «Ainhoa Urien Telletxe (Idazlea) - Komunitatea - Anboto.org» anboto.org (kontsulta data: 2020-09-17).
  4. Uranga, Amagoia Gurrutxaga. «Leteren poesiarekiko liluraren kronika terapeutikoa» Berria (kontsulta data: 2020-09-24).
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-09-23). «Xabier Leteren letretan topatu ditu erantzunak Ainhoa Urien idazleak» naiz: (kontsulta data: 2020-09-24).
  6. POESIA, ZAURIEN UKENDU: XABIER LETEREN ARRASTOAN - AINHOA URIEN TELLETXE - 9788491721895. (kontsulta data: 2020-09-17).
  7. «Ainhoa Urien abadiñarrak bere lehen liburua kaleratu du - Abadiño» Anboto.org (kontsulta data: 2020-09-24).
  8. «Ainhoa Urienek liburu berria kaleratu du: 'Ehun zaldi trostan' - Abadiño» Anboto.org (kontsulta data: 2025-03-27).
  9. «"Gertatzen direnei adi egonez idatzi dut" - Abadiño» Anboto.org (kontsulta data: 2025-05-04).
  10. «Hamar istorio bitxi, geuretik sortuak» Berria 2024-02-20 (kontsulta data: 2024-05-26).
  11. «“Zeozerk paparrean eztanda egiten didanean idazten dut, inpultsotik; oraingoan hainbat sentsaziok eragin didate hori” - Abadiño» Anboto.org (kontsulta data: 2024-05-26).
  12. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Urien Telletxe» Dialnet (kontsulta data: 2024-05-26).
  13. (Gaztelaniaz) «Eukaltzaindia premia a Ainhoa Urien» El Correo 2012-05-24 (kontsulta data: 2020-09-17).
  14. dantzancom. «Abadiñarras con premio» dantzan.eus (kontsulta data: 2020-09-17).
  15. «#365ipuin aurtengo edizioko sariak banatu ditugu» Berbaro (kontsulta data: 2020-09-20).
  16. «Ainhoa Urienek liburu berria kaleratu du: 'Ehun zaldi trostan' - Abadiño» Anboto.org (kontsulta data: 2025-03-27).
  17. (Gaztelaniaz) «Ainhoa Urien y Amaia Vicario vencen en el III Torneo Femenino Pelota a» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2020-09-17).
  18. «III Torneo de Pelota IX Centenario» numero128.revistariojasport.com (kontsulta data: 2020-09-17).
  19. «Urien eta Espinar, garaile - Urumea» Kronika.eus (kontsulta data: 2020-09-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]