Air India 171 hegaldiaren istripua
| Air India 171 hegaldiaren istripua | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | airplane crash (en) hegazkin-istripua |
| Data | 2025eko ekainaren 12a (13:39 (en) |
| Kokaleku | Ahmedabad |
| Estatu burujabe | India |
| Koordenatuak | 23°03′18″N 72°36′44″E / 23.05494°N 72.61211°E |
| Partehartzaile kopuru | 230 12 |
| Aireontzi | Boeing 787-8 (en) |
| Abiapuntu | Sardar Vallabhbhai Patel International Airport (en) |
| Helmuga | Londres-Gatwick aireportua |
| Kudeatzailea | Air India |
| Hegazkinaren erregistroa | VT-ANB |
| Flight (en) | AI171 |
| Kausa | ezezaguna |
| Pertsona hilak | 229 260 |
| Pertsona zaurituak | 68 1 |
| Bizirik irten direnen kopurua | 1 |
| Suntsituak | VT-ANB |
| Nork ikertua | Aircraft Accident Investigation Bureau (en) |
| Multimedia | |
Air India konpainiaren 171 hegaldia Ahmedabadeko aireportutik Londres-Gatwick aireporturaino programatutako bidaiarien nazioarteko hegaldia izan zen. 2025eko ekainaren 12an, hegaldia egiten ari zen Boeing 787 «Dreamliner» bidaiari-hegazkina aireratu eta gutxira Meghani Nagar auzoan erori zen.
Indiako Osasun ministro Jagat Prakash Naddak esan zuen «jende asko» hil zela. Polizia iturriek baieztatu dute, ordu batzuk geroago, barruan zihoazen guztiak hil direla. Berreskuratutako gorpu gehienak kiskalita zeuden.[1] Gero, bidaiari bat bizirik zela jakin zuten.[2][3]
242 pertsona horietatik 230 bidaiariak ziren, eta hamabi, eskifaiako kideak. Air Indiak jakinarazi duenez, 169 Indiakoak ziren; 53, Erresuma Batukoak; zazpi, Portugalgoak; eta bat, Kanadakoa. Aireko kontrolatzaileen txostenaren arabera, Ahmadabaden 13:38 zirenean aireratu zen abioia, eta kapitainak «mayday» larrialdi seinalea eman zuen. Aireko kontrolatzaileak harekin harremanetan jartzen ahalegindu ziren, baina ez zuten erantzunik jaso. Handik gutxira jo zuen lurra. Kontrola galtzean eta lurra jo baino lehen, ikasleen egoitza bat jo zuen hegazkinak. Indiako zenbait hedabidek kaleratu zuten beste bost pertsona hil zirela horren ondorioz.[1]
Indiako Gobernuak, Amit Shah Barne ministroaren bidez, iragarri du estatuko indarrak mobilizatuko zituztela erreskate lanetarako. Hegazkina Londresera zihoan, eta, horrenbestez, Erresuma Batuko bidaiari asko zeramatzan. PA berri agentziak jaso duenez, Keir Starmer lehen ministroak adierazi zuen bidaiariak eta haien senideak zituela gogoan.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «Hegazkin bat erori da Indian, 240 pertsona zeramatzala» Berria 2025-06-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Air India plane carrying 242 people crashes near Ahmedabad airport, 1 passenger reportedly survived
- ↑ Passenger on seat 11A survived Air India crash, says trouble started 30 seconds into flight
