Airbus A300

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Airbus A300
Lufthansa.a300b4-600.d-aiak.arp.jpg
Mota komertziala
Bidaiariak 266
Eraikitzailea Airbus
Lehenengo hegaldia 1972-10-28
Zerbitzu hasiera 1974-05-30
Egoera zerbitzuan
Erabiltzaile nagusia American Airlines
Unitate eraikiak 549

Airbus A300 helmen txiki eta ertaineko bidaiari hegazkina da. Airbus-ek eraiki zuen lehen modeloa izan zen eta fuselaia lodiko beste hegazkin batzuk inspiratu zituen, Boeing 767 eta Boeing 777a adibidez

Salmentak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean A300ak ez zuen arrakastarik izan eta hegazkina Frantzia eta Alemanian garatuta zegoenez, etxeko produktua izateagatik erostera behartuta zeuden Air France eta Lufthansa bezalako konpainiek egin zituzten eskari gehien.

1977an Eastern Airlines-ek hegazkin honetan interesa erakutsi zuen eta 4 Airbus A300 alokatu zituen hauekin probak egiteko. Emaitzak onak izan zirenez, 23 unitate erosi zituen eta hortik aurrera ongi saldu zen.

Hegakin hau asko erabili zuten Japan Air System, Thain Airlines International, Singapore Airlines, Malaysia Airlines, Garuda Indonesia, China Airlines... bezalako Asiako aire konpainiek.

Airbusek eraikitako lehen hegazkina izaki, beranduago garatuko ziren hegazkinak diseinatzeko esperientzia eman zion Airbusi eta honen emaitza izan ziren Airbus A310(Airbus A300aren bertsio motzagoa), Airbus A330 edo Airbus A340 adibidez.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airbus A300-600R
Luzera 54,1 m
Altuera 16,54 m
Fuselajearen diametroa 5,64 m
Kabinaren luzera 40,7 m
Kabinaren zabalera 5,28 m
Hego-luzera 44,84 m
Hego-azalera 260 m²
Motoreak Bi CF6-80C2
edo PW4000
Motoreen indarra 270 kN
61.500 lb
Tripulazioa 2
Bidaiariak 266
Irismena 7.500 km
Abiadura maximoa M 0,82
Aireratze pisu maximoa 171,7 tona
Lurrartze pisu maximoa 140 tona
Erregai gabe pisu maximoa 130 tona
Erregai kapazitatea 68.150 l
Zama erabilgarria 39,7 tona

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Airbus A300 Aldatu lotura Wikidatan