Airbus A310

Wikipedia, Entziklopedia askea
Airbus A310
Airbus A300a eta hegazkin komertziala
Airbus A310-304, Air Transat AN1571009.jpg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea Airbus
Garatzailea Airbus
Ekoizpen osoa 255
Historia
Lehen hegaldia 1982ko apirilaren 3a
Ezaugarriak

Airbus A310 helmen ertain edo handiko hegazkin mota komertziala da, Airbus enpresa partzuergoak ekoitzia. 1978an hasi zen hegazkin mota hau ekoizteko proiektua eta lehen hegazkinak 1982an egin zuen hegan. 1983an sartu zen zerbitzuan.

Airbus A310a Airbus A300ean oinarritua da, eta azken honekiko ezberdintasun nabarmenenak tamaina txikiagoa eta helmen handiagoa dira. Arrazoi honengatik, ozeanoarteko hegaldietan asko erabili izan da. Helmen handiagoa da, esan bezala A310aren bereizgarria. Adibidez, A310-200 hegazkinak Airbus A300aren ia bertsio guztiak baino helmen handiagoa du (A300-600 motak soilik garaitzen du) eta A310-300ak A300aren bertsio guztien helmena gainditzen du.

A310 motaren ekoizpena 2007. urtean gelditu zen ofizialki, nahiz eta azken hegazkina 1998an entregatua izan. Guztira 255 hegazkin eraiki eta entregatu dira[1], eta horietatik 95ek diraute zerbitzuan.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A310-200[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen A310a Airbusen muntai-lerrotik atera zen 162. hegazkina izan zen eta 1982. urtean egin zuen hegan lehen aldiz. Urte bat beranduago Lufthansa eta Swissair konpainiekin zerbitzu komertziala eskaintzen hasi zen. JT9D motoreak erabiltzen ditu.

A310-300[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko Uztailean egin zuen hegan lehen aldiz. Bertsio honek helmen eta MTOW (Aireratzerakoan gehienezko pisua) handiagoa dauka. "Winglet"en erabilerarekin eraginkortasun aerodinamikoa hobetu zen. 1986ean Swissair konpainiarekin zerbitzu komertziala eskaintzen hasi zen.

A310-C[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazkin aldakor hau aurreko bi bertsioetan oinarriturik eraiki daiteke, A310-200C eta A310-300C izenak hartzen dituelarik.

A310-F[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zama garraioetarako hegazkin bezala diseinatu zen baina ez zen bat ere eraiki. Horren ordez, FedEx bezalako konpainiek hasiera batean bidaiarien garraiorako erabilitako hegazkinak zama-garraiorako egokitu zituen.

A310 MRTT[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Airbus A310 MRTT»

Airean dauden bitartean beste hegazkin batzuk erregaiez hornitzeko sistemak ezarrita dauzkan bertsioa da A310 MRTT. Oraingoz Alemaniako Luftwaffe sei eta Kanadako aire indarrek bi eskari egin dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]