Aire-erasoentzako babesleku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gernikako aire-erasoentzako babesleku bat.

Aire-erasoentzako babeslekua edo Lehergailuen aurkako babeslekua populazio zibila eta militarra babesteko Bigarren Mundu Gerran zabaldu ziren guneak izan ziren. Hegazkinak gerra horretan hasi ziren erabiltzen herritar arruntak erasotzeko. Hiriak eta herriak lehergailuen helburua bihurtu ziren eta, ondorioz, jendea babesteko guneak sortu behar izan ziren.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ezagutzen diren horrelako babeslekuak Bizkaian daude: Bilbon, Gernikan,[1] Barakaldon[2]... Espainiako Gerra Zibila bitartean eginak dira eta Bizkaian daude lurralde hori frankistek konkistatutako azken lurraldea izan zelako eta horri esker errepublikaren aldekoek hobeto antolatzeko denbora izan zutelako.

Babesleku horiek berez egiten ziren batzutan baina askotan aurretik zeuden tokiak erabiltzen ziren. Tunelak, sotoak, zubiak... leku egokiak ziren jendea haien burua babesteko.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen margolanaren bertsio batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aire-erasoentzako babesleku Aldatu lotura Wikidatan