Aireko talka Potomac ibaian
Aireko talka Potomac ibaian 64 pertsona zeramatzan bidaiari hegazkin batek eta hiru soldadu zihoazen helikoptero militar batek elkar jo zuten Ronald Reagan aireportutik gertu, Washingtonen, 2025eko urtarrilaren 30ean.
Bi aireontziak Potomac ibai izoztura erori ziren. Erreskate taldeek hilotzak baino ez dituzte atera bertatik. Oraindik ez dute argitu zerk eragin duen ezbeharra baian atentatu aukera baztertu du Pentagonoak. Azken urteetan AEBn, 2001etik izandako hegazkin istripu larriena dela honakoa garbi dago.[1]
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kansas estatuko Wichita hiriko hegazkin batek helikoptero baten aurka jo du Reagan National Airporten lur hartzear zela. Gaueko bederatzietarako zazpi minutu falta zirela hasi ziren larrialdi-telefonoak joka goizaldeko 02.53 zirela Euskal Herrian. Leherketa bat izan da eta Potomac ibaira erori da. 60 bidaiari eta tripulazioko lau kide zeramatzan American Airlineseko hegazkinak. Ordu luzez lanean aritu ostean, 28 pertsonen gorpuak atera dituzte ibaitik, 27 hegazkinean zeudenak eta 1 helikopteroan, baina jada ez dago inor bizirik aurkitzeko itxaropenik, John Donnelly Columbia Barrutiko Suhiltzaileen Departamentuko buruak prentsaurreko batean azaldu duenez. «Une honetan, ez dugu uste istripu honetatik inor bizirik atera denik», esan du. «Erreskatatzaileek baldintza oso hotzak, haize bortitzak eta izotza aurkitu dituzte uretan, eta gau osoan baldintza horietan jardun dute», nabarmendu du. [2]
Bidaiarien artean, AEBetako patinaje artistikoko hainbat atleta zeuden. AEBetako Patinaje Artistikoko Txapelketarekin batera ospatutako garapen nazionalerako kanpamentu batetik zetozen langileak eta senideak. 2025eko AEB, Wichita, Kansas.
Helikopteroa Sikorsky UH-60 Black Hawk bat zen eta hegazkina Bombardier CRJ-701ER bat.
Trumpen akusazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inongo frogarik aurkeztu gabe, eta Washingtongo hegazkin istripuan hildako 67 pertsonen gorpuak uretatik atera ez zituztela, Donald Trump AEBko presidenteak DEI politikak, dibertsitate eta inklusioaren aldekoak, jo zituen ezbeharraren kausatzat.[3] Joe Biden eta Barack Obama egin ditu erantzuletzat jo zituen.
Trumpen ustez, aire kontrolatzaileak kontratatzeko baldintzak leundu zituzten demokratek, "desgaitasunak" zituzten hautagaiak aukeratzeraino. Trumpen aburuz, Bidenen eta Obamaren aurreko administrazioek "desgaitasun intelektual eta psikiatriko larriak dituzten pertsonak kontratatzeko politikak bultzatu dituzte". Ifrentzuan, presidente errepublikoanoak uste du AEBko "abiazio sisteman lan egiten dutenei maila altuagoa" eskatu behar dietela. "Prestatuago dauden pertsonak behar ditugu, azkarragoak, aparteko gaitasunak dituztenak (...) halako pertsonak bakarrik izan ahal dira aire kontrolatzaileak"", azpimarratu du.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9683141/hainbat-pertsona-hil-dira-washingtonen-bidaiarien-hegazkin-batek-eta-helikoptero-militar-batek-talka-eginda/
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20250130/bidaiari-hegazkin-batek-helikoptero-militar-batekin-istripua-izan-du-airean-washingtonen
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Trump rails against DEI after DC plane crash, but it doesn't apply to air traffic controllers» ABC News (kontsulta data: 2025-01-31).
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/9684189/trumpek-demokratak-jo-ditu-istripuaren-errudun-desgaitasunak-dituzten-kontrolatzaileak-kontratatzearren/
