Aisha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Aisha Mahomaren hirugarren emaztea izan zen, lehen kalifa Abu Bakren alaba. Tradizio islamikoetan garrantzi handiko pertsonaia da, Sinistunen Ama titulua ematen zaio, eta emakume bizi eta adimentsuaren eredua da. Mahomaren irakaspen eta aipuen bilduma zabalaren zati handi bat ere berari zor zaio. Mahoma hil ondoren islama zabaltzeagatik ere ezaguna da. Aliren jarraitzaileen aurka guda zuzendu zuen 656 urtean, Uthman ibn Affan hirugarren kalifaren hilketa mendekatzeko.


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.