Aistra

Koordenatuak: 42°53′31″N 2°20′05″W / 42.89205°N 2.33472°W / 42.89205; -2.33472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aistra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZalduondo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′31″N 2°20′05″W / 42.89205°N 2.33472°W / 42.89205; -2.33472
Demografia

Aistra Zalduondoko herri hustua da. Zalduondoko kaskotik hurbil dago, 1.30 Km iparr-ekialdera. Bertan, baseliza bat baizik ez da geratzen, ondare historikotzat sailkatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirietan lehendabizikoz 1025ean agertu bazen ere, antzinakoa da. XIV. mendean utzi zuten auzoa behin betiko. 2004 eta 2009 artean Euskal Herriko Unibertsitatea eta University College of Londonen arkeologo-talde bat bertan aritu da eta herria erromatarren garaian jendeztatuta zegoela adierazi dute.

VI. eta VII. mendeetan haitzan hondeatutako terraza eta etxebizitza irregularrak eraiki zituzten. Hurrengo mendean aldaketa handiak izan ziren herrian: zenbait etxebizitzez gain nekropoli handia egin zuten. X. mendean egungo San Julian eta Santa Basilisa baseliza eraiki zuten[1].

Aditu hauen ustetan, Aistra Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Aroko herrixkarik zaharrena da[2]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Quirós Castillo, Juan Antonio; Reynolds, Andrew. (2007). Despoblado de Aistra (Zalduondo). Arkeoikuska 06.
  2. Aistra noticiasdealava.com webgunean[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]