Aita Donostia abesbatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Aita Donostia abesbatza
Aita Donostia abesbatza.jpg
Datuak
Jatorria Donostiako Gaztedi elkartea
Egoitza Donostia, Gipuzkoa
Zuzendaria Javier Alberdi
Ahotsak abesbatza mistoa
Taldekideak 74
Urteak 1985 - ...

Aita Donostia Abesbatza Donostiako Gaztedi elkarteak 1985ean sortu zuen.

Aita Kaputxinoekin zeukan lotura zela eta, Aita Donostia musikologo, folklorista eta musikagile ezagunaren izena hartu zuen. Abesbatzaren lehenengo zuzendaria Aita Patxi Balenciaga izan zen.

Sortu zenetik aurrera Aita Donostia abesbatzaren lana gero eta handiagoa izan zen liturgietan parte hartzeaz eta elizkizunetan laguntzeaz aparte, kontzertuak eskaintzen zituen bai Donostian, eta bai Gipuzkoako hainbat herritan ere.

Emanaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste abesbatza batzuekin ere harremanetan egon da eta elkartrukeak egin ditu, horri ezker beste komunitate batzuetan ere kontzertuak eskaini ditu: Errioxa, Kantabria, Madril, Asturias, Nafarroa, Huesca, Toledo, Aragoi, Leon, Bartzelona, Soria[1] eta abar. Atzerrira ere egin ditu bidaiak, eta horietan aipagarriak dira Castres-en (Frantzia) eskainitako kontzertua eta 2006an Argentinan zehar egindako bira.[2][3]

Abesbatza lehiaketetan ere parte hartu du, kasurako: Ejea de los Caballeros, Autol, San Vicente de la Barquera, Aviles, Zumarraga, Benasque eta Arrigorriaga. Emaitza bikainak lortu ditu horietan, adibidez, 1993an Autol-en (Errioxa) lortu zuen lehenengo saria.

2013an Javier Alberdi zen abesbatza hau osatzen zuten 74 ahots mistoen zuzendaria Talavera de la Reinan Musika Sakroaren XX. Zikloan parte hartu zuenean, Abesbatza Polifonikoen Topaketa Nazionalean.[4][5] Karl Jenkins musikagilearen Gizon armaduna-Pakearen aldeko Meza lana plazaratu zuen 2014an Kantaka abesbatzarekin batera. Lazkaoko Areria kulturgunean kantatu zuten lehen aldiz apirilaren 25an, Hain zuzen, obraren estreinaldiaren 14. urteurrenean.[6] 2015an Gipuzkoa Kirola sariak banatzeko ekitaldian parte hartu zuen,[7] 2016an Andosillako aste santuan, eta 70 ahots mistoekin Bartzelonako Cantate-an.

Aita Donostia Musika Astea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zuzendaria den Javier Alberdik sustatutako Aita Donostia Musika Astean parte hartu izan du urtero 1998tik. Aste horretan Euskal Herriko, penintsulako eta atzerriko beste abesbatza batzuekin batera eskaintzen ditu bere kontzertua.[8][9] Hona hemen eskainitako pieza batzuk: XVIII. mendeko Misa Ferialis (anonimoa), Réquiem (G. Faure), Felipe Gorritiren Meza, Rossiniren Meza Txikia, Mozarten Koroatze-Meza eta Karl Jenkins musikagilearen The armed man lana.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)  Soria, Heraldo-Diario de, «La armonía de una cita ‘coral’ para recordar», Heraldo-Diario de Soria, http://www.heraldodiariodesoria.es/noticias/soria/armonia-cita-coral-recordar_77567.html. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  2.   «Aita Donostia Abesbatza Argentinara joanen da, konpositore ezaguna bezala - GARA - euskalherria.com», gara.naiz.info, 2006-10-24, http://gara.naiz.info/idatzia/20061024/art185791.php. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  3.   «Aita Donostia Abesbatzak Paranán kontzertu bat eskainiko du euskal folklorea ezagutarazteko helburuarekin», www.euskalkultura.com (Euskalkultura.com, Euskal kultura eta diaspora), 2006/11/14, http://www.euskalkultura.com/agenda/aita-donostia-abesbatzak-paranan-kontzertu-bat-eskainiko-du-euskal-folklorea-ezagutarazteko-helburuarekin/. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  4.   manchacentrotvcrip (2014-05-08), Coral Aita Donostia, https://www.youtube.com/watch?v=OGArCqtohNU. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  5.   ImasTv CR (2015-03-10), Coral Aita Donosti, https://www.youtube.com/watch?v=BG-8X7Cd5lk. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  6.   Urrutikoetxea, Ane (2014), «Bake kantuak Lazkaon», Berria, https://www.berria.eus/paperekoa//035/001/2014-04-25/bake_kantuak_lazkaon.htm. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  7.   Premios Gipuzkoa Kirolak (2015-12-23), La Coral Aita de Donostia en los Gipuzkoa Kirolak/ Aita Donostia Korala sarietan, https://www.youtube.com/watch?v=JrxFtGEl9og. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  8.   «Gaur (21) hasiko da Aita Donostia Aste Musikalaren (...)», Argia, 2002-05-21, http://www.argia.com/albistea/gaur-21-hasiko-da-aita-donostia-aste-musikalaren. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .
  9. (Gaztelaniaz)  «Coros “punteros” de Gipuzkoa en la Semana Aita Donostia. Noticias de Gipuzkoa», Noticias de Gipuzkoa, http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/06/01/ocio-y-cultura/coros-punteros-de-gipuzkoa-en-la-semana-aita-donostia. Noiz kontsultatua: 2018-03-04 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]