Aita Mariren monumentua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aita Mariren monumentua
Mari eskultura Donostia.JPG
Aita Mariren monumentuaren ikuspegia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Donostiako portua,
Donostiako Alde Zaharra
Koordenatuak 43° 19′ 23″ N, 1° 59′ 24″ W / 43.32309167°N,1.98990556°W / 43.32309167; -1.98990556Koordenatuak: 43° 19′ 23″ N, 1° 59′ 24″ W / 43.32309167°N,1.98990556°W / 43.32309167; -1.98990556
Historia eta erabilera
Irekiera1866
Dedikazioa Aita Mari
Arkitektura
Materiala(k) brontzea

Aita Mariren monumentua Gipuzkoako Donostia hiriburuko portuan dagoen monumentu bat da. 1866an Jose Maria Zubia Zigaron Aita Mari zumaiar itsasgizona eta beste 38 itsasgizonen omenez eraiki zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1866 urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariko bi txalupa, "Elkano 1" eta "Elkano 2", salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Denak hil ziren, 38 arrantzale zoritxarreko egun hartan. Bai Donostiako zein Zumaiako kaietan eskultura bana ditu[1].

Honako bertso hauek ipintzen ditu Donostiako kaian eginiko Aita Mariren omenezko eskulturaren azpian:

« ¡Mari!

Urikalduak salbatu nayaz eman zenduben biziya,
ta gaur daukazu, goitalchatuaz obiz itsaso aundiya:
¡Lo egin zazu baga zoñuaz.... o gizon maitagarriya!
onraturikan zure gloriyaz Donosti eta Kantauriya.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta